Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (39. 2007. Donostia)
Représentación
2007-01-27 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Ander Lipus
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan?
Gaiari oharrak
Maialenen aldamenetik kendu eta Sebastianen ondora aldatu zuten kaiola.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Derrepentean aklaratu da
urtetako panorama:
kaiola erdian jarria eta
gero hara eramana.
Ze metafora! Ze laburpena!
Zein zen gizonaren plana?:
nerea bazan nerea dena
ta zurea erdibana.

S. Lizaso: Metaforakin gure bizitza
ez daiteke konparatu
nahiz aldakuntzak heldu direla
egin behar den onartu.
Zurea biontzako omen zen
ez dezu ondo kontatu
zuk lehen erdia eskatzen zendun
ta beste erdia hartu.

M. Lujanbio: Nik bai baitakit kaiola baten
egoteak dakarrena
aizu zuretzat ez det desio
nik izan nuen herrena.
Zure gorputza ez da kabitzen
kaiola hortan barrena
baino buruan kabitzen zaizu
ta hori da okerrena.

S. Lizaso: Buruan soilik sartuko banu
agian nuke mejora
hor sartu eta nere burua
ez da joango inora
ta hor nagola pentsatzeko ere
izan nezake denbora;
pentsamentuak joango dira
reja artetik kanpora.

M. Lujanbio: Emakumea atera bada
zernahi eran, edonola
ba orain berak ez du egin nahiko
lehen izan zuen kontrola.
Garai batean kaiola hola zen
burnizko zakarra hola
gaur egun igual fibrazkoa da
baino halere kaiola.
S. Lizaso: Kaiola gora, kaiola behera
zergatik jarri trantzeko?
Burnizko edo fibrazko izan
beira kopeta beltzeko.
Aginpidea dugun garaian
ar ta emeak antzeko
ez da gizona sartu beharrik
andrea ateratzeko.

M. Lujanbio: Lehen gizonak zun zerraila, giltza
gizonak zun maratila;
lehen gizona zen dominantea
emakumea debila.
Aspaldi gabiltz parez pareko
berdintasunaren bila
jira lurrera, bultza aurrera
ta gurpil izan dedila.

S. Lizaso: Neurriz kanpoko indarkeria
beti behar da gorrota
eta agintzen nor aurkitzen dan
nori ez zaio inporta?
Berdintsu dio kaiolai bultza
edo ostikoz jota bota
bila dezagun berdintasuna
kaiola hutsik dago-ta.