Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu ilunean beti irripar
begi beltz begi urdina
nahiz eta bere bizitza izan
gogorra bezain gordina
ta hemen berriz malenkonia
eta irripar ezina
guk badaukagu playstationa
autoa edo piercinga
nahi dugun dena dugu eskutan
baina kontzientzian mina. (bis)
Nahi dugun dena lapurtu dugu
guk mendeetan Amerikan
gu garen dena ostua dator
Asian eta Afrikan.
Nahiz errukia bilatzen dugun
naturaren sarraskitan
zer gertatzen da irriparrik ez
egiteko argazkitan?
Lurrikara bat sentitzen dugu
gure zapaten azpitan. (bis)
Hau baino leku pobreagotan
luzatu ditut zangoak
hala esan dit gai-jartzailean
agindu edo bandoak
ta esplikatzen ahalegindu naiz
hango ta hemengoagoak
hango ta hemengo diferentziak
amildegi arragoak
ta konklusio garbi bat dago:
ez dira pobreagoak. (bis)