Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-05-07 Basauri Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez.

Descripción

Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu ilunean beti irripar
begi beltz begi urdina
nahiz eta bere bizitza izan
gogorra bezain gordina
ta hemen berriz malenkonia
eta irripar ezina
guk badaukagu playstationa
autoa edo piercinga
nahi dugun dena dugu eskutan
baina kontzientzian mina. (bis)

Nahi dugun dena lapurtu dugu
guk mendeetan Amerikan
gu garen dena ostua dator
Asian eta Afrikan.
Nahiz errukia bilatzen dugun
naturaren sarraskitan
zer gertatzen da irriparrik ez
egiteko argazkitan?
Lurrikara bat sentitzen dugu
gure zapaten azpitan. (bis)

Hau baino leku pobreagotan
luzatu ditut zangoak
hala esan dit gai-jartzailean
agindu edo bandoak
ta esplikatzen ahalegindu naiz
hango ta hemengoagoak
hango ta hemengo diferentziak
amildegi arragoak
ta konklusio garbi bat dago:
ez dira pobreagoak. (bis)