Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Alberdi, Uxue
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean.

Description

Air
Geldirik ezin naizela egon
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi:

Bi hilabetez hondar artetik
zuregana nator ihes
zuen ondoan jolasa beti
joaten baita hain errez
baina Uxue orain jolasa
alda dezagun mesedez
pistola ez zait asko gustatzen
ura botatzea ere ez.


U. Alberdi:

Zure begitan orain tristura
pixka bat dizut nabari
nire asmoa oso ona zen
hori izan zazu argi:
ur pistola bat eskuan hartu
ta zuri begira adi
nik ur pixka bat bota nahi nion
desertuko loreari.


A. Agirreazaldegi:

Hara! Barruan duzu gordeta
neretzako umorea
ta nik hala ere erantzuntxo bat
badut berriro gordea:
gu gutxirekin ohituta gaude
ulertu zazu ordea
urtean behingo euriteakin
hazten da hango lorea.


U. Alberdi:

Txikitatikan ikasi dugu
biok zer dugun indarra
eta pistola bana eskutan
berez pasa dugu marra
gure gainean indarkeria
jasan arren barra-barra
indarkeria antzeztuz gabiltz
euskalduna sahararra.


A. Agirreazaldegi:

Indarkeria gure barruko
hazi txiki bat ote da?
Horrela bada ez dezagula
berriz kanpora atera.
Belar gainean begi itxikiekin
Uxue etzango al gera?
Guk han askotan jolasten dugu
ura imajinatzera.