Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
| Bertsoa entzun | 
1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Burua dugu nahastua eta
bihotza lantzaz betea,
sufritzea da gauza bat eta
beste bat da esatea,
anbizioak, buru gogorrak,
dute holako kaltea,
zabal duzue atea,
ta garbi borondatea, (BIS)
eskerrik asko arintzearren
guk dakarkigun nekea,
gerra igaro ez duen batek
ez daki zer den pakea. (BIS)
Etorri ginen mundu hontara
beste batzuek bezela,
ikasi gendun zer den lorea,
ikasi zer den orbela,
baina urruti joan da gure
aitu ezinen kordela,
ta mutur joka horrela,
arrazoirikan ez dela, (BIS)
ulertu dugu herri honetan
gure Herrian ez bezela,
mundu honetan batzuentzako
denok anaiak garela. (BIS)
