Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-12-13 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, egunotan Euskal Herrian zehar dabilen bosniar mutiko horietako bat zara. Kontaiguzu egunotan izan duzun esperientzia eta sentsazio horren barri.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Burua dugu nahastua eta
bihotza lantzaz betea,
sufritzea da gauza bat eta
beste bat da esatea,
anbizioak, buru gogorrak,
dute holako kaltea,
zabal duzue atea,
ta garbi borondatea, (BIS)
eskerrik asko arintzearren
guk dakarkigun nekea,
gerra igaro ez duen batek
ez daki zer den pakea. (BIS)

Etorri ginen mundu hontara
beste batzuek bezela,
ikasi gendun zer den lorea,
ikasi zer den orbela,
baina urruti joan da gure
aitu ezinen kordela,
ta mutur joka horrela,
arrazoirikan ez dela, (BIS)
ulertu dugu herri honetan
gure Herrian ez bezela,
mundu honetan batzuentzako
denok anaiak garela. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra