Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-09-29 Usurbil Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Konturatu zara norbait atzetik segika duzula.

Description

Air
Arratsalde on eta muxu bat
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Norbait atzetik sentitu izan dut
behintzat tarteka-tarteka
ta sentsazio hori izatea
ez dugunez berriketa
ez dakit ziur norbait dagoen
kale kantoian gordeta;
egia esan orain artean
ez diot jarri arreta
baina hemendik hanka egin behar dut
eta beldurrez beteta
norbait atzetik sentitze hutsa
beldurtzekoa da eta. (bis)

Eta pertsonak ezin du bizi
inoiz beldurraren mende
eta nik dauden beldur guztiak
egin ditudanez neure
ispilu aurrean jarritakoan
pentsatu dut alafede:
"Nahiz familiak eta lagunek
egin didaten mesede
herritik hanka egin beharko dut
hori har dezadan xede
fidatu ezinik nabilelako
neure buruakin ere!".

Eta horrela alde egiteko
momentua iritsi da
aldegin behar dut eta gainera
ahal den bezain urrutira.
Kalean zehar bi buelta eman
iristeko geltokira
ta hirugarren kalerako edo
han geratu naiz begira;
txakur txiki bat daukat azpitik
txakurtxo txiki bat tira
baina haundiak seguruenik
gertu ibiliko dira.