Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-06-19 Mutriku Berezia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Eizagirre, Estitxu
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zakarretatik atera dut paper bola hau. Harremanek askotan zakarretan amaitzen dute. Familian, koadrilan, bertso-giroan? dauzkagun harremanek hainbatetan, zaindu ez direlako, zakarretan amaitu ohi dute. Zer galdu den, zer egin den gaizki? berandu konturatu ohi gara. "Zaindu maite duzun hori" jartzen du esku artean duzun paperean.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau idazteko txoko batean
goiz batez nintzen eseri
ta itsu xamar jarri nituen
nere barruko bi begi:
"Zeri jarraika zabiltz Ainhoa?
Noiz? Nola? Zergatik? Zeri?
Askorik maite ez zintuztenei
batzutan diezu segi".
Neure burua maite dut baina
beti ez dut zaintzen gehiegi.

Behin bikote bat aurkitu eta
haseran xamurtasuna
gero problemak etortzen ziren
ta beti urruntasuna.
Beti gehiago nahi izatean
hortxe zegoen jarduna.
Ta galdetzen dut "Zer da benetan
norbaitentzat maitasuna?
Haiek zirena maite al zenitun
edo haietaz nahi zenduna?".

Nire akatsak haien akatsak
ez lur edota ez zeru.
Hogeita hamar urte hauetan
makinatxo bat ernegu!
Ez etxean ta ezta eskolan
ez nuen izan eredu.
Baina oraindik ere Ainhoa
denboraz ondo gaude gu
paper zaharrak erreziklatzen
ikasi beharko degu.