Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Type de représentation : Jaialdia Air: Nere gogoa hegan dijoaAffiner recherche
Données: 53
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aldizkari zientifiko batean aurkitutako iruzkina irakurriko dizuet: “Orain arte egindako azterketen arabera, gurasoek semeetariko baten alde duten kutunkeriak edo faboritismoak eragin negatiboa du seme-alaben buruaren osasunean, eta jarrera arazoak sorrarazten ditu haurren, nerabeen zein gazte-helduen artean. Baina, berriki, inguruko 275 familiari egindako inkesta batek eragin negatibo hori nagusi garenera arte luzatzen dela frogatu du”. Zuek anaiak zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni eta Ander soldaduak, elkarren kontra borrokan aritzen zaretenak, baina gaur aurrez aurre topo egin duzue, inguruan inor ez daukazuela; zuen kiderik inor ez, eta eskuak hutsik, elkarri begira zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nik jakin nahi izaten dut jendearen kezkak zein diren, eta orain zuen kezkak entzun nahi ditut, batik bat Julio gaztearen kezkak, gazte baten kezkak, eta Xebastian... Xebastianen kezkak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gebreselassie izeneko atleta batek behin esan zuen adina zela bere aurkaririk handiena. Zuek ere gauza bera uste duzue, zuen aurkari handiena adina duzuela. Beñatek uste du bere gaztetasuna dela bere aurkaririk handiena, eta Andonik uste du bere... Hori uste du berak ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-20 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrizketa arraro bat egingo dugu orain; beraz, presta zaitezte. Hemen daukagu San Migel santua, Lizaso, eta San Migel botila, Egaña. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Irazu memoria historikoa da, eta Lujanbio ahanztura historikoa. Irazuk esan dezala zer gogoratu behar dugun eta Lujanbiok zergatik ahazten ditugun gogoratu beharreko horiek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona-bilobak zarete. Lekeitioko eskolapean jolasean ari zaretela KORRIKA pasatu da. Sustrai bilobak aitonari hau galdetu dio: "Nora doaz hain azkar?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok aita-semeak zarete, Sebastian aita eta Sustrai hamasei urteko semea. Sustrai New Orleansen zegoen, Katrina itsasikara iritsi zenean. Astebetean aitak ez du semearen berririk izan. Gaur deitu dizu telefonoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Etxetik kanpo egiten duzue lana. Iluntzean telebista aurrean afaltzen duzue, eta ez duzu elkarrekin hitz egiten kasi. Telebista izorratu egin da. Gaur duzue telebista gabeko lehen afaria. Hizketan hasi beharko duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Medikua zara. Gaur, lanera joan eta zeure buruari egindako analisiak ikusi dituzu: minbizia daukazu. Lehenbiziko gaixoa ate joka ari zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-07 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Estitxu preso zaude eta kristalaz beste aldean Sustrai zure laguna duzu. Komunikatzeko telefonozko sistema darabilzue eta abisu bat jaso duzue bertatik: zuen arteko elkarrizketa bukatzera doa, minutu erdi bat falta da telefonoa mozteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-25 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastianek txapelketa batean bertso baten bukaeran hala esaten zuen: "Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira". Jonek, Sebastianen puntua erabiliz bertso berriak egin zituen. Orain zuek izango zarete Xabier Agote eta Urko Mendiburu, orain gutxi Atlantikoa arraunean igaro duten bi aurraunlari horiek. Zuen ikuspuntua eta haiena diferentea izango da itsasoari buruz. Urko eta Xabierren ikuspuntua zein litzateke? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Mantxi, ahoa-eta garbitzeko erabiltzen diren zotz horietako bat haiz, eta hi, Egaña, pospollua haiz. Elkarrekin maiteminduta zaudete, baina zuen artekoa ezinezkoa da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ttiki-ttikitatik elkarrekin hazi zareten neska-mutilak zarete; auzoko lagun bezala ezagutu duzue beti elkar. Halako batean maitemindu eta ezkondu egin behar duzuela erabaki duzue, baina paperak egiten hasi zaretenean, anai-arrebak omen zaretela eta ez duzue ezkontzerik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor, zu, zaharraren esperientzia izango zara eta, zu, Igor, gaztearen jakinduria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa