Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Bertsolaritza" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5612
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Estatu Batuetan ? beraz, hemen ere bai aurki? oso modan dago politikoki zuzenaren kontu hori. Hemen, diplomazia esan izan zaio onenean, eta txarrenean zurikeria, besterik gabe. Orduan, hau duk hik egin beharreko lana: nik bi gai jarriko ditiak eta hik gai bakoitzari bi bertso kantatu beharko dizkiok, bata diplomatikoa -politikoki zuzena edo zuria -, eta bestea pentsamenduak agintzen dian bezain gordina. Bigarren hitza: ETB Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-03 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hil honen hondarrean omen dira berrogeita hamar urte Ernio mendiko gurutzea zutitu zutela. Garai haiek ekarri behar ditugu gogora. Hi Andoni, gurutze hori zutitzen ibili zirenetako bat haugu, eta Peña berriz, gora eta behera, behar zena garraiatzen ibili zen idia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andonik, gaur, Maialenekin zita bat zeukan, zertarako ez dakingu baina. Kontua da bidean zetorrela istripua izan duela Andonik, ez oso larria baina autoa erabat hondatuta geratu zaio. Telefono movila hartu eta istripua izan duen lekutik beretik deitu dio. Horraino dena normala da, problema da Andoni hitz totela dela. Ez dakit nola konponduko diren; beharbada neskak lagundu beharko dio bertsoak osatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Aitor, aspaldian Andoniren ondoren habilen detektibea haiz. Andoni, gaur, konturatu egin duk eta kargu hartu dik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Non ez dakigu baina jakin dugu Andonik oporretan pasatu dituela hamabost egun eta herri honi buruzko gogoeta egin duela. Gogoeta horren berri jakin nahi dugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Andoni, Areatzako bandako tronboi-jolea zara. Egunean pare bat orduko entsaioa egiten duzu etxean. Zu, Jon, Andoniren emaztea zara. Gaur, Andoni, entsaiatzeko tronboiaren bila hasi zara eta ez duzu inondik inora aurkitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Inork esan ez dezan bertso saioetako ideologia muturrekoegia dela, joan gaitezen Madrila. Zuek Madrileko irrati bateko tertulia bateko kideak zarete. Jarri zaitezte Euskal Herriari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek egundoko parranda bota du. Goizeko seietan, hala ere, kotxean sartzeko intentziotan dabil. Baina ezin du atea ireki. Azkenean kotxearekin hasi da hizketan, Andoni kotxearekin, hain zuzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebastian korbata da eta Egaña eskotea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni bake prozesuetan aditua dugu. Azken urteetan munduan izan diren hainbat bake prozesutan hartu du parte eta Adams, Arafat eta horien aholkulari izan da. Andonik bake prozesuak aurrera ateratzen du ahalmena. Gaur, Euskal Herriko bake prozesua dela eta, Jokin, lehendakaria, etorri zaio aholku eske. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-28 Hernani Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Adierazi bertso mundutik erretiratzera hoala bando formatoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai Aita Santua eta Andoni Bermioko parrokoa. Agindu berria dakar gaur Aita Santuak: "Hemendik aurrera ez dago infernurik". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
