Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Repentismo (Venezuela)" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5612
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuk ondo ezagutzen zenuen gure Manuel, errimazale fina, errima berezien zalea. Zerekin errimatzen zuen Lasartek?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Bertsolariak beti dabiltza hona eta hara, euren artean abesten plazarik plaza, eta hor adiskidetasuna asko jorratzen da; noizbehinka adiskidetasuna baino gehiago. Zorionak Alaia, haurdun zaude, eta asmatu nor den aita (Andoni). Gaur esan diozu.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, Martin Zabaleta zara, eta Andoni, Pasang Temba, xerpa. Duela 44 urte Everesteko tontorra partekatu zenuten ikurrina baten inguruan, eta gaur, Otxandioko herri mendizale honetan batu zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bertze garai bateko kontuak dirudien arren berriz hizpide pilotakadak eta polizien kargak. Tolosako inauterietakoan begian zauritua bada eta ikusmenaren zati bat galdu omen du; Bilbon duela urte pare bat; hemen Iruñean ere izan zen antzekoa… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txapelketa nagusiko lau finalista, Markina-Xemeingo Kontzezioko Bertso Jaialdian
[Presse]2013-12-06. [Egunkaria] Voir fiche
Markina-Xemeingo frontoiko giroa berotu dute Kontzezio Bertso Jaialdiko bertsolariek
[Presse]2013-12-10. [Egunkaria] Voir fiche
Mintzolan, Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldiak hilaren 11, 12 eta 13an
[Presse]2013-12-06. [Egunkaria] Voir fiche
