Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Aristorena, Pablo Joxe" Nom de la personne: Alberdi, UxueAffiner recherche
Données: 941
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok trenean zoazte. Ez duzue elkar ezagutzen, baina elkarren aldamenean eserita zoazte. Erabat isilik orain arte, eta bat-batean Uxueri asperdura eta jakin-mina biak batera sartu zaizkio, eta aldamenean eserita daukan Onintzari galdezka hastea pentsatu du. Ondoan jarri eta, "Onintza", esan dizu "Zer, lanetik?", eta Onintzak "Zuri zer inporta zaizu?"; eta jarraitu du: "Bai eguraldi ona, giro ona", eta Onintzak "Bai, zu hizketan hasi arte bai!". Hori izan da hasiera. Gustura entzungo genuke jarraipena.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bermeon betidanik esan izan da Bermeoko emakumearen presentzia eta garrantzia beti izan dela herri honen joan-etorrian itzela edo sarritan erabakigarria. Adibide bat pasatu didate, gainera, esanez, kultur arloan, turismo eta informazioan, kiroldegia, euskara dinamizatzailea, ikastola, Izaro abesbatza, Bermeoko abesbatza, Kirol Patronatua, Eusko Alkartasuna, alkatea eta Lurgintzakoak ere denak direla emakumeen esku, haiek direla kudeatzaileak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Egoera berezi baten aurrean gaude. Uxue, parketik zoaz zure txakurrarekin, paseoan; aurretik korrika dator Arkaitz, ustekabean txakurrak salto egin eta bragetan heldu dizu, eta han dago, Arkaitz geldi, txakurra geldi eta zu aldamenean tiraka.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi hauek gurasoak dira, eta aurten hasi dituzte haurrak eskolan. Hortxe joaten dira biak, bakoitza bere haurrari eskutik helduta. Ume txikiak dira eta gela barruraino laguntzen dituzte, eta atea ixten denean, pasillotik negar hotsak entzuten dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Begira zer sagar ederra. Hau omen da suge batek Ebari eman zion sagarra, hau omen da Ebak jan zuen sagarra, hau omen da Ebak Adani eman zion sagarra, baina ondo ukitu, usaindu, eta azkenean gezurrezkoa da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua egongo da bihar Txalapartan, doan
[Presse]2014-05-23. [Egunkaria] Voir fiche
Aparteko giroa "Ez da kasualitatea bertso saio musikatu hau!" saioan
[Presse]2012-03-26. [Aldizkaria] Voir fiche
Uxue Alberdi: "Hitza da errealitatera sartzeko eta handik ateratzeko bidea"
[Presse]2012-02-13. Asteleheneko Goiena [Aldizkaria] Voir fiche
Uxue Alberdi: "Maialenek irabazi du txapela, baina berarekin batera belaunaldi oso batek ere bai"
[Presse]2009-12-18. [Aldizkaria] Voir fiche
