Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Aristorena, Pablo Joxe" Nom de la personne: Elizasu, UnaiAffiner recherche
Données: 550
2009-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur zortzi urte jaio zen alaba. Kartzelan jaio zen alaba, biok zineten preso, eta bertan jaio zen. Jada libre zaudete biok, edo hirurok, eta gaur zortzi urte dituela, hala galdetu dizu: "Aita, zergatik jarri zenidaten Haizea izena?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Sustrai, Leitzako seme bat izango zara: Abel Barriola; eta zu, Andoni, Abelen lehen eta oraingoz bakarra den txapela. Aspaldian ez duzue elkar ikusi, baina gaur Abelek kajoitik atera zaitu, eta hizketan hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nik jakin nahi izaten dut jendearen kezkak zein diren, eta orain zuen kezkak entzun nahi ditut, batik bat Julio gaztearen kezkak, gazte baten kezkak, eta Xebastian... Xebastianen kezkak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain, atsedenaldira joan aurretik, publizitateari egin behar diogu tartea. ETBk azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak ikusi behar ditugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lorezainak zarete eta biribilgune edo errotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago biribilgune hori, garai batean etxe batzuk zeunden lekuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur etxean, familian, bazkaltzen ari zineten, telebista piztuta albistegia ikusten, eta hor agertu da berri bat, atzo Gasteizen nola zenbait emakume joan diren DNA probak egitera, eta halako batean zuen amak honela esan du: "Seme, nik proba hori egin dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-05-23 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur goizerako zita egin duzue biok, hamar eta erdietan, Lizasoren etxean. Jon iritsi da, Sebastian atean du zain, elkarri eskua eman diozue... Zapatero eta Ibarretxe. Eskua eman ondoren zer pasatu da? Hori jakin nahi dut. Ez dakit politikaz edo zertaz hitz egin behar duzuen. Nahi baduzue elkarri eskutik helduta segitu edo... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Hilabete honetan ez duzue etxean erratza pasatu. Ez dakit zenbat urte dituen sofa zaharrean zaudete eserita. Ostirala, gaueko hamabi eta erdiak, eta hautsita dagoen telebistari begira. Eta atzetik Imanolen kantu bat entzuten da: "Parke isileko banku txurian / ezpain beroen lankide..." Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gebreselassie izeneko atleta batek behin esan zuen adina zela bere aurkaririk handiena. Zuek ere gauza bera uste duzue, zuen aurkari handiena adina duzuela. Beñatek uste du bere gaztetasuna dela bere aurkaririk handiena, eta Andonik uste du bere... Hori uste du berak ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Ametsei buruz kantatzea nahi dut, zuek dituzuen ametsez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Barkatu, baina ez! Bertsolari izatea, ondo kantatzea, hemendik urtebetera denok elkartzea, dragoia... Ez, horiek ez dira nik pentsatzen nituen ametsak. Orain, esan egiatan zein diren zuen ametsak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Aitor, irakaslea izango zara. Urteetan izan zara eskola batean irakasle, eta eskaintza jaso duzu kartzela batean eskolak emateko. Gaur duzu lehen eguna; nor izango aurrean eta garai batean zure ikasle bihurriena izan zen Xabier. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Goizeko hamaikak dira. Oraintxe jo du txirrinak, eta patiora atera behar duzu. Baina gaur erabaki duzu ez duzula pilotan egingo, ez zarela lagunekin paseatzen ibiliko, ez zarela musean jardungo. Gaur patio erdian zaude eta bertsotan egitea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa