Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Arzallus, Amets" Nom de la personne: Colina, SustraiAffiner recherche
Données: 2501
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Adanek eta Evak izan zuten aukera paradisuan bizitzeko, baina dena izorratu zuten. Paradisuaz asko hitz egin da, apaizek, filosofoek… Bakoitzak bere bertsioa du. Hiri zer iruditzen zaik? Existitzen da? Non dagoen badakik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek, Unai eta Sustrai, lagunak zarete. Zuri, Unai, amodioa era tradizionalean egitea gustatzen zaizu. Sustrairi, ordea, ohiko ez diren leku eta egoeretan. Launa bertso, zortziko txikian, Unai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-28 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok mendi tontor bat igo duzue elkarri lotuta. Gora iritsi eta irrist egin ondoren, bakoitza alde banatara erori zarete. Ez duzue elkar ikusten, baina elkar entzun bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-09 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela bi ordu etxean zeundeten sofan etzanda, eta hona etortzeko gogorik gabe. Kantatu benetan zuen burutik pasa zaizuen agur hori. Benetan pentsatzen zenuten hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok oso ezagunak zarete Euskal Herrian. Olentzero bana zarete. Denek pentsatzen dute Olentzero bakarra dagoela, baina Zarauzko peajean bat baino gehiago egoten dira. Gaur ere egunak argitu du eta bart bezala zaudete, geldirik, baina behintzat bertsoak kantatuz eguna pasatzen duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Uztailaren 14a da, Sanferminetako azken eguna. Etxetik atera zarenean, zure buruari "Gaurkoan bai!" erran diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Sustrai, Leitzako seme bat izango zara: Abel Barriola; eta zu, Andoni, Abelen lehen eta oraingoz bakarra den txapela. Aspaldian ez duzue elkar ikusi, baina gaur Abelek kajoitik atera zaitu, eta hizketan hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Sustrairi deusik esan gabe gau eskolan eman duzu izena Miren,zure euskara freskatzeko ideiarekin. Sustrai, ordea, zure joan-jinez beldurtzen hasia da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek zarete auzo honetan lehenengo mutil bikotea ausartu dena erromeria bukatu denean elkarri eskutik helduta harantz joaten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kopiak, kopiak eta kopiak. Bertze sumario bat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
