Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Elustondo, Nerea" Nom de la personne: Alberdi, UxueAffiner recherche
Données: 934
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Esaten dugunak adina garrantzi badu esaten ez dugunak. Hiru egoera emango dizkizut. Egoera horietan, despedida bat, agurtze bat, dago. Zu izango zara norbait agurtzen duen emakumea. Eta, zutik kantatuko duzu emakume horrek esaten duena egoera horretan, gero eseri eta esango lukeena baina ausartu ez dena kantatu beharko duzu.
1. agurtze egoera: Baserriko atarian daude emakumezkoa eta gizona. Emakumea ama da eta gizona bere semea. Semea Estatu Batuetara doa artzain.
2. agurtze egoera: Emakumezkoa etxeko atean dago seme-alabekin. Eta gizonezkoa atearen beste aldean. Emakumezkoa emaztea da eta doana senarra. Senarra Australiara doa kainaberak moztera. Emaztea herrian geratzen da familiarekin.
3. agurtze egoera: Portuan ageri dira emakumea eta gizonezkoa. Gizonezkoa arrantzalea da eta Ternuara bakailaotara eramango duen barkura igotzen ari da. Emakumea bere alaba txikia da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aire berria behar du munduak. Nola beteko zenukete aire berriz mundu berri hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Dima Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Sujet proposé: Denda bateko erakusleihoan zaudeten Jenis Joplin eta Basa nobeletako protagonistak zarete: Nagore eta Sabina; bakoitza bestearen eleberriko protagonista, elkarrekin hizketan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin bizi zarete. Uxue bejetarianoa denez, zu ere, Unai, hala egin zara, etxeko martxa hobetze aldera. Hilabete pasatu da, eta ezin duzu gehiago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela hiru hilabete bukatu zen zuen arteko harremana. Gaur, parrandan topo egin eta elkarrekin oheratu zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Saharatik aurten uda pasatzera etorri zaren haurra zara. Gaur da egonaldiaren azken eguna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Esku artean duzu sinatu beharreko papera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan. Baina ezin nuen gehiago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-29 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Uxue, hamasei urte dituzu eta ez zaude batere gustura zure itxurarekin. Gaur goizean, jaiki zarenean, Maialen amarengana joan zara, eta operatu egin nahi duzula esan diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Uxue, duela zortzi urte Beñat aztiarengana joan zinen, etorkizunean zer gertatuko zitzaizun jakin nahian; eta dena asmatu zuenez, orain ere harengana jotzea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nola irudikatzen duzue Urepele hemendik ehun urtera? Nolakoa izango ote da? Zer izango ote da? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
