Recherche general
Nouvelle recherche Date: "1989-09-24T00:00:00Z" Année: 1999Affiner recherche
Données: 1338
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kartzelako gaia: Mundu honetan dena jakiten da azkenean, eta zuk ere jakin duzu jakin beharrekoa, gaur goizean gainera: ijitokumea zara, gaur arte ustez zeure guraso zenituenek jaioberritan jasotakoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen drogazalea zinen, baina gaur guztiz sendatuta zaude. Gainera, baduzu lanpostu bat eta familia bat. Epaileak dioenez, ordea, justiziarekin baduzu zor bat, eta zu kartzelan sartzeko agindua eman du. Kartzela atarian zure familia agurtu eta bazoaz barrura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-25 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Etxean zaude afari eder baten aurrean, telebista piztuta. Telebistan modeloen desfile bat botatzen ari dira. Zure gogoeta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Pablo Suberbiola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabierrek erabakiren bat hartzen duenean lagun hurkoa kontuan izaten du. Pablok berdin pentsatzen zuen, baina azkenaldian berekoi bihurtu da, bereak bakarrik kezkatzen du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Halabeharrez, denboraldi luze bat egon haiz gurpil-aulki batean, baina orain heure kasa ibiltzeko gai haiz. Hor hago, lehen hire azpian egondako gurpil-aulki hutsari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-04 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok etorkizun igarleak zarete. Nola ikusten dituzue Osinagako festak 2100. urtean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-20 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue Bittorrek eraikuntzan egiten duela lan eta hauek biak lagunak direnez eta Xabier lan bila zebilenez, Bittorri joan zaio lan eske. Baiezkoa eman dio horrek, eta lehenbiziko lan egunean hogei metroko teilatu gainera bidali du teilak kentzera. Bata teilatu gainean eta bestea beheran zaretela, zuen saioa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok lagun minak zarete. Baina Anjel Mari azken bolada honetan depresioak jota dabil, triste, kexa besterik entzuten ez zaiola. Berak egiten duen kexa bakoitzeko botaiozu loretxo bat-edo, Ainhoa. Ea laguntzen diogun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egin egunkaria itxi zuten, baina ikerkuntza taldekoek aurrera jarraitzen dute eta Ardi Beltza aldizkaria bai omen dator. Zerbait ba al dakizu horretaz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian dugun pentsalari handi batek, Joxe Azurmendik, bere liburu batean dio euskaldunok artxipielago bat omen garela, eta justu banatzen gaituen hori omen da elkar lotzeko ere dugun lokailua: itsasoa. Nik zuei galdetzen dizuet, ea euskaldunon artean zer den bai berezi eta bai lotzen gaituena ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Igor, Andoniren telefono mugikorra zara. Joandako hiru asteetan deskonektatuta egon zara eta gaur barriro konektatu zaitu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joseba Goienola, Ekaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Ekaitz, hainbeste urtean etxe huts batean bakarrik egon zaren sagua zara eta une honetantxe sartu da atean bizilagun berria, Joseba. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2005. urtea da; Donostiako belodromo berrituan hogei mila bertso entzule. Bukatzear dago Bertsolari Txapelketa Nagusia; une honetan ari da Andoni Egaña Irazuri txapela jartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Demagun larunbat gaua dela, goizeko ordu txikiak, eta Lizasotarren etxean telefonoak hots egin du. Harritzekoa bada ere, Xebastianek hartu du; Beñat da beste aldean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ttiki-ttikitatik elkarrekin hazi zareten neska-mutilak zarete; auzoko lagun bezala ezagutu duzue beti elkar. Halako batean maitemindu eta ezkondu egin behar duzuela erabaki duzue, baina paperak egiten hasi zaretenean, anai-arrebak omen zaretela eta ez duzue ezkontzerik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabierrek dio ez dela amaren umerik Euskal Herria aldatuko duenik. Andonik, berriz, gauzak aldatzen ari direla dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: "Erakutsiko dugu bertsolaritzak ez duela barrabilik" erran zenuen duela lau-bost urte. Zer uste duzu orain? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Garai batean lige kontuak ez ziren gaurko modukoak. Lehen neska laguntza edo horrelako zerbait egiten zenuten. Erromeria amaitu eta neska lagundu ohi zen bat, bi, hiru edo lau orduz, mendiz mendi, biderik bide, zelairik zelai haren baserriraino. Seguru gaude zuk ere holako neska laguntzak egingo zenituela. Kontatu pasadizorik bitxiena eta neska laguntzarik emankorrena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi ahizpa zarete, zaharrena Maialen eta gazteena Nahikari.Gaur Nahikari negar zotinetan etorri da etxera, Maialeni esanez lehenbiziko amodio porrota jaso duela eta gizonezko guztiak gorroto dituela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa