Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Arabako Foru Aldundia" Nom de la personne: Mendiluze, AitorAffiner recherche
Données: 2718
2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte hasierarekin batera dieta egiten hasi zarete; orain, jaten duzuenari kontu handiz begiratzen diozue. Berriaren harpidedunen asteroko zozketan sekulako bazkaria tokatu zaizue Arzakenean; justu oraintxe, jana zaintzen hasi zaretenean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela zenbait urte, herriko gazte batzuen ekimenez eta Larramendi Kultur Bazkunak babesturik, berriz ere martxan jarri zuten bertso eskola Andoainen. Aiurriko* kazetaria zara, eta kronika bat egin behar duzu bertso eskolaren gainean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete. Iñaki alabak askotan eskatu diozu Aitor amari aita sala dezala. Gaur ere, etxera sartu eta ama ikusita ezin beste ezer esan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Egunkaria auzia, 18/98, mila epaiketa; eta gaur hasi da Udalbiltzaren aurkakoa ere. Amaiera batek beste hasiera bat dakar beti. Ikusten al da honen guztiaren amaierarik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Galdera tonto samarra dirudi, baina zuen adierazpen batzuk irakurri eta entzunda, galdetzeko gogoa etorri zait: bertsolaria noiz sentitzen da bertsolari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok Gara eta Egunkaria-ko zuzendariak zarete: zu, Andoni, Gara-koa, eta zu, Aitor, Egunkaria-koa. Gaur hartu duzue Garzonen denuntziaren berria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Puntua: Fraga ta Aznar, Prestige / ta txapapotea... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Puntua: Zenbat eman lezake / Ibarretxen planak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Omer Bertin Oke, jatorriz Afrikako Beningoa zara, Euskal Herrian finkatua. Immigrazio zuzendaria zara urritik. Euskaldunok arrazistak ote gara? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek maratoilari baten bi zati izango zarete: Aitor bihotza eta Amets burua. Azken kilometroan sarturik, bihotzak gelditzeko esaten du; buruak, berriz, jarraitzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Eztabaida latza dago orain, Iraken eraikuntza dela-eta. Eztabaidak utzi, eta eraikitzen hasteko ordua dela uste du Joxe Luisek. Anjel Marik uste du okerra egin duenak konpondu behar duela. Aitorrek, bien erdian, ea oreka lortzen duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
