Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Eusko Jaurlaritza" Nom de la personne: Goikoetxea, JosuAffiner recherche
Données: 563
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zu gizon maitemindua zara, eta zure maiteari hiru bertso kantatuko dizkiozu, baina ez duzu "Nere bihotza", "Maitea" eta horrelakorik esango. Zure maiteagatik zer egingo zenukeen esango duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete. Zu, Unai, funeraria bateko nagusia zara. Urte askotan egin duzu hildakoekin lana, eta garaia da Sustrai semea ere lan horretan hasteko. Lehen gorpua darama, eta urduri ikusten duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unaik gaur azkenean erabaki du etxea garbitzea. Joan da sukaldera, kajoi batetik hartu du pote bat, ireki du eta hantxe azaldu da Mister Proper, alegia, Andoni. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Nola ikusten duzu / horko talde hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Zu zer zara laguna / heldua ala zaharra? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Noiz utziko diozu / gazte izateari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Azeri zaharrak eta / oilarrak batera Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Bihotza biguna ta / gogorra azala... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Zer duzu zuk nahiago / gerra ala bakea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-16 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, hogeita sei urte dituzu. Hogeita hamar urteren hatsa kokotean antzematen duzu. Zuk, Andoni, hogeita hemeretzi urte, ia kokoteko bat hartu duzu. Biok, atzo, mozkor latza harrapatu zenuten. Zer moduzko harremana da zuen adinekoen artean. Mozkortuta serio hitz egiten hasten gara, beraz, hasi sexuaz eta maitasunaz hitz egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso saiora zatozela, Gernikara, Zugaztieta parean kriston kontrol zatia topatu duzu: Goardia Zibila; eta horrelako itxuragaz, gelditu egin zaituzte: gazte izanda, pegatinaren bat ere izango zenuen kotxean...eta ea nora zoazen galdetu dizu goardia zibilak; eta "Gernikara"; eta ea zertan, bertsotan; "zu zer zara ba?"; "bertsolaria;" "¿y eso qué es?" Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaia biontzat da, baina, Maialen, zurekin hasiko naiz. Bi elkarrizketa izan dituzu Hitzetik Hortzeran azkenaldian, eta batean esaten zenuen gai topiko ugari dagoela eta zuek bertsolariok ere topikoa erabiltzen zenutela bertsotan; bigarrenean sexismo asko dagoela bertsotan. Gaur, gai topiko eta sexista bat jarriko dizuet eta zuen esku beste modu batera tratatzea gai hori. Senar-emazteak zarete, sei bat urte daramazue elkarrekin, sexu harreman onak izan dituzue orain arte, baina Igorrek ez du funtzionatzen. Gaur, Viagra bote batekin heldu da etxera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 8719600510 Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
