Recherche general
Nouvelle recherche Type de supports: "Disque dur" Nom de la personne: Mendiluze, AitorAffiner recherche
Données: 2706
2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Presoen argazkiak kentzeko ordena etorri da herrira. Udaletxeko langilea zara, azken argazkia kentzen ari zara, eta hor zaude berari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Politikak asko markatzen ditu jendearen harremanak, eta Euskal Herrian igual berezia izango da egoera hori. Eta harreman horiek, elkar ikusi ezinak, herri txikietan oso nabarmenak izaten dira. Benetan merezi du politika lehen mailan eta harremanak bigarren mailan jartzea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur etxean, familian, bazkaltzen ari zineten, telebista piztuta albistegia ikusten, eta hor agertu da berri bat, atzo Gasteizen nola zenbait emakume joan diren DNA probak egitera, eta halako batean zuen amak honela esan du: "Seme, nik proba hori egin dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-13 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Etxeberria "Ministro", Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendiluzek urte asko daramatza hezkuntza arautuan bertsoa irakasten; Ministro ere ari da, hezkuntza araututik kanpo, eta baditu galdera batzuk Aitorrentzat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte hasierarekin batera dieta egiten hasi zarete; orain, jaten duzuenari kontu handiz begiratzen diozue. Berriaren harpidedunen asteroko zozketan sekulako bazkaria tokatu zaizue Arzakenean; justu oraintxe, jana zaintzen hasi zaretenean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela zenbait urte, herriko gazte batzuen ekimenez eta Larramendi Kultur Bazkunak babesturik, berriz ere martxan jarri zuten bertso eskola Andoainen. Aiurriko* kazetaria zara, eta kronika bat egin behar duzu bertso eskolaren gainean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete. Iñaki alabak askotan eskatu diozu Aitor amari aita sala dezala. Gaur ere, etxera sartu eta ama ikusita ezin beste ezer esan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Egunkaria auzia, 18/98, mila epaiketa; eta gaur hasi da Udalbiltzaren aurkakoa ere. Amaiera batek beste hasiera bat dakar beti. Ikusten al da honen guztiaren amaierarik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Pablo Suberbiola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek, herriko arma fabrika ospetsu batean egiten duzue lan, herritar askoren antzera. Azkenaldian, salmentak murriztu direla eta enpresaren iraupena kolokan dago. Hori dela eta, Pablo pozik zaude, Aitor kezkatuta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarren aurrez aurre bizi zarete. Leihoan topo egin duzue arropa zabaltzen. Koplatan, launa kopla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Lurrikarak nahiko sarri izan dira zuen lurraldean historian zehar. Duela gutxi lurrikara batek zuen etxea suntsitu egin du. Mendiluze senarrak leku berean eraiki nahi luke berriz ere etxea. Albistur emazteak beste norabait begira ditu begiak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Aitor, marinel gaztea zara. Iñigo da zure patroia. Berdelaren arrantzan zabiltzatela itsasoa zakartzen hasi da. Hala ere, Iñigo patroiak sareak botatzeko agindu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
