Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-11-05 Urepele Jaialdia
Conducteur/trice
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitor Mendiluzek uste du Xabierren bizar horrekin ez deikela muxurik eman fundamentuz.

Description

Air
Bertsuak jarri dizkat
Nom de la strophe
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Xabierren bizarrari
begira aritu...
muxuak emateko
arazoak ditu;
nahi duenak ezin du
ezpainik aurkitu. (bis)

Amuriza:
Muxua hartzeko nunbait
ni ez naizela gai,
hartzen dudana ez dut
ia sentitzen ai,
baina ematen didanak
igartzen dio bai! (bis)

Mendiluze:
Behin ahalegintzen dena
ematen hastian,
muxuak ezin iraun
nahi duen guztian,
kilimak dauzkalako
sudurran azpian. (bis)

Amuriza:
Kilima egitera
gauza naizen hori,
ez naiz horretaraino
ni hain maiz erori,
baina zure laguna
ai ledin etorri! (bis)

Mendiluze:
Bizar horrekin ezin
muxu onik tira,
neguan aurpegia
estaltzen ari da
ta udaran eltxoak
ateratzen dira. (bis)

Amuriza:
Eltxo kontua ez al da
orain abusua?
Mihia luzatzea
dut nire kasua,
harrapatzen dut eltxoa
baitare muxua. (bis)

Mendiluze:
Begira nola dagon
bizarra tartean,
bere andreak ere
etxetik joatean,
agur-muxua ematen
dio kopetean. (bis)

Amuriza:
Hori ere gertatua
izan zait noski maiz,
baina hik sinestea
baitaukak horren gaitz
zergatik ez duk probatzen
dudan baldin bahaiz? (bis)

Mendiluze:
Muxu bat eman nahi ta
aho hori nun da?
Asko daude alperrik
horrela jardunda,
ni konformatuko naiz
besteei entzunda. (bis)

Amuriza:
Eta ni hau ikusita
hartzen nau gogoak;
orain moda horiek
ez dira eroak,
gozoa izan behar du
Aitorren ahoak! (bis)

Mendiluze:
Nik sinistatzen ditut
entzundako danak,
baina zuk probatzeko
badauzkazu lanak,
zu ere ase zaitzala
besteen esanak! (bis)

Amuriza:
Gaztea zara eta
ohartu zaitea,
agian bukatu zait
muxuen tartea;
hortarako aski dut
amets egitea. (bis)

Mendiluze:
Hori aski dezu zuk
zerorren hitzetan,
beraz galduko zera
zu gogo hutsetan;
bizarrak kendu arte
segi ametsetan. (bis)

Amuriza:
Barka baina bizarrik
ez diat kenduko;
zahartua nagola
ezin egin uko,
baina ematen didana
ez da dolutuko. (bis)

Mendiluze:
Eman edo ez eman
gure komeriak,
baina muxuka ezin
hasi gera biak;
beraz konforma eskua
ematen badiat. (bis)

Amuriza:
Auzia bukatzera
badoa kasua;
zergatik ezin diat
nik hartu muxua,
izanik hain merkea
eta hain gozua? (bis)