Recherche general
Nouvelle recherche Format: "Document" Nom de la personne: Garzia, JoxerraAffiner recherche
Données: 492
1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egaña hau, esan beharrik ez dago, bizi zelarik bibidorea izan degu. Azkenengo momentuan konfesatu edo ez dakit eta zerura bidean badijoa. Eta zerura bidean doala aingerutxo batek esaten dio belarri ertzera "Aitasantuak dioenez zeruan ez dagoela sexu konturik". Damutu zaio bidean eta pentsatu du hobe duela infernuko berri jakin eta haruntza jo du, hango katalogoa ikusteko edo. Azkenean jarri da Satanasen idazkari nagusi den Belzebu harekin (S.Lizasorekin, alegia). Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka oina-emanda Sujet proposé: Hitz bat eman eta horrekin bukatu behar bertsoa: Edukazioa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkano, Pello Zabala izango da, alegia irratiz eguraldia iragartzen duen gizona, Arantzazuko frailea, oso gizon jatorra, baina meteorologoa. Gaur goizean egin du irargarpen bar sekulako zaparradak, mendebaleko haizea, terrala, etabar izango direla, eta Joxe Migelek irratia entzun eta joan da kalera, bere gabardina, berokia, txapela, guardasola eta abarrekin. Donostira etorri eta sekulako eguraldi ona tokatu... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-12-28 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue zer egin zuen honek lehengoan Belodromoan*... Pentsatzen degu berak ere bai, eta guk ere Telebistan izan degu dei klase asko. Batzuk: Zer egin zuen ume... horrek? Beste batzuk: Horrek dauzka horrek... etabar. Hik zer daukak esateko, ezer esatekorik badaukak? Zergatik egin huan? Ze asmo? Ondo atera al zaik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek zertan igerri diozue aurtengo udaberriari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-16 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Egaña, Lope de Agirre; Euzkitze, Arantzazuko Ama; J.Sarasua, Eli Galdos. Galdera: Zeinek eman dio lustre gehiago Oñatiko herriari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-23 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eskutan daukat "Bertsolaria" aldizkariko azken alea eta hemen agertzen da Peña Uliako sorginarekin, Maritxurekin. Gauza asko esaten omen zizkion. Nik parrafo bat irakurriko dizuet: ".... azkenik norbait atera behar eta Andoni Egañaren argazkia jartzen du mahai gainean, ea delako azeri hori bera ote den jakiteko. Bai, hau izan daiteke. Azeria baldin bada laister aterako da. O! Hobeto dezu kontuz ibiltzea. Zu baino gehiago dela uste du. Askoz gehiago dela du. Denek esan diote garaipena lortuko duela, oso ondo doala eta gainera balioko du. Nik ez det ezetzik esango, baina zu ez zaitu zapalduko. Zuk ez diozu utziko. Ez diozu utzi behar. Atera zuk hemendik hiru karta. Hiru karta. Ai, ene! Ze burruka duen mutil honek bere buruan! Erreta dago. Erabat erreta. Zentroa, burruka eta frakasoa adierazten dute, eta gogorrena frakasoa izan da. Erabat konbentzituta zegoen lehena zela eta onena. Bere baitan erabat konbentzituta zegoen irabaziko zuela eta muturreko haundi bat hartu du. Baina ez du hain errez etsiko. Honek gerra haundia emango dizu". Zer esan nahi du horrek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan, hilaren 9an, 100 urte bete ditu Manuel Lekuonak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi mila eta berrehungarren urtean gaude. Zuk horretan adituak zaretenez, euskararen autopsia egiteko ekarri zaituztete, batez ere zertaz hil den aztertzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hire bizitokia festa handia huen orain dela gutxi. Urtero bezala ahaidez, lagunez eta loreez lepo egon duk; orain berriro bakarrik hago, bakardaderik latzenean, datorren urtera arte, heure hilobian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kaltutako Teresa izango haiz. Kalkutako kaleetan barrena zoaz, edo hobeto esan zaramatzate zerraldoan. Mundu osoko agintariak heldu dira ohore handiz agurtzera. Estatu mailako agurra egingo dizute. Ghandi eta Nerhu eramandako gurdi berean zaramatzate, eta biz bazterretan milioika kalkutar. Zer pentsamendu darabilkizu zerraldoaren barruan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-24 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkao-Txikik dioenez mundua gero eta okerrago doa. Egañaren ustez gero eta hobeto. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-01-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Atzeko hoiek nola imajinatzen dituk hogei bat urte barru. Gero besteek erantzun egiten dute. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Txikitan zer egiten huen? Hire ametsak zein hituan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bertsolari izateaz aparte, bertso programan ari da lanean joan den urtebetean. Horretan ari dela, bertsolarien irudiak aurrera eta atzera ibiltzen da. Seguru nago bakoitzaren keinuak eta joerak badakizkizula honezkero. Denak ez du zertan egia izan beharrik. Konta atzeko eta beste bertsolari guztien sekretuak, kontatzeko modukoak badira behintzat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa