Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Basabürüa" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5559
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Hutsa / Funtsa / Haruntza / Harroputza / Kamutsa / Bultza / Laguntza Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Eskegi / Gehiegi / Ikuspegi / Zilegi / Erdi / Eri / Izerdi / Ageri / Bedi Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verse improvisé]Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ardo on eta preziatuz betetako ardo botila bat haiz hi. Urte askotan hor eduki haute sotoan, eta gaur zabaldu haute. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hau gizon argia da eta galdera zail samarrak egin behar dizkiot. Demokrazia askotan entzuten den hitza da. Ez dakit, ordea, denontzat berdina esan nahi ote duen. Zer esan nahi du demokrazia hitzak Aznarrentzat? ETAk zer esan nahi du demokrazia hitza aipatzen duenean? Zer janik ez duen batentzat, zer ote da demokrazia? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek hirurok Zumarragan atxilotuak suertatu ziren hiru gazte zarete. Azkenaldian ohitura bihurtu den modura, zuekin ere berdin gertatu da: aste honetan bertan, Garzon epailearen galdeketa erantzun eta gero, libre geratu zarete inongo kargurik gabe. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Sustrai, Azkoitiko familia batean pasa behar duzu uztaila, euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko. Etxe horretara sartu zara, eta Andoni etxeko aitonarekin egin duzu topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jexux, zu hamalau urteko mutil koskorra zaitugu. Andoni, berriz, zure ama. Gaur etxera joan zara, atea zabaldu eta edanda aurkitu duzu salan, eta hauxe esan dizu: " Ez esan ezer aitari". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur bazetozen Uxue eta Andoni Baigorri aldetik honantz, eta Andonik zerbait esan nahi omen zion Uxueri, eta nahiko larri zegoen. "Aizan!" Andonik, eta "Zer duk?" Uxuek, eta Andoni isilik; handik pixka batera berriro "Aizan! Gauza bat esan behar dinat " Andonik, eta "Zer duk, esan ezak?" Uxuek, eta Andonik "Ba al dakin armairutik irtetera noala". Uxue, sorpresa eman al dizu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor, zu, umezurtza zinen. Kontua da bizitza ez zaizula batere txarto joan. Egia esan, gaur, aberatsa zara, oso aberatsa, lar aberatsa. Gaur, zure zerbitzari Sebastianek gizon hau ekarri dizu bulegora; zure anaia bikotxa dela dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Ametsei buruz kantatzea nahi dut, zuek dituzuen ametsez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Barkatu, baina ez! Bertsolari izatea, ondo kantatzea, hemendik urtebetera denok elkartzea, dragoia... Ez, horiek ez dira nik pentsatzen nituen ametsak. Orain, esan egiatan zein diren zuen ametsak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok berrogeita hamar urteko bi gizon dibortziatu berri zarete. Oinarrizko sukaldaritza ikastaro batean egin duzue topo, eta oraintxe bukatu da lehen klasea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa