Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Agirre, Amaia Place: "Baxenabarre"Affiner recherche
Données: 1438
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita
Puntua: Dena ez da irteten / amestu bezala
Puntua: Amesgaizto berdina / gauero gauero
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak dira. Urte anitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé:
Lor zenezakeen guztia lortu duzu baina jendeak ez dizu begirune handiegirik.
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso Egun batean Maddalen Arzallus lagun zenuela, amari bertso hunkigarri batzuk eskaini zenizkion, eta Pirritx eta Porrotxen kantu baten letra zurea da, ume txiki batek amari eskaintzen diona. Galdera da ea gaiak kezkatzen zaituen, amatasunak alegia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Amets futbolzalea / al zera oraindik?
Puntua: Gero Anoetara / joango al zera?
Puntua: Illarra zer baratzatan / erneko ote da?
Puntua: Neguan oso larri / dabil txindurria?
Puntua: Euriak ez du bustitzen / Eibarko polbora
Puntua: Zu futbolean ibiltzen / al zinan umetan?
Puntua: Pelotari al zinen / azaldu eskua?
Puntua: Atzapar galantak ta / haragia fina.
Puntua: Destinatuta zeunden / Arantzazurako.
Puntua: Hobeto dauzkazu bai / patrikan sartuta!
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Mirenek Mozambiken pasa ditu bost aste, eta etorri berria da. Bost aste Mundukide Fundazioaren proiektu baten parte hartzen. Zer da han topatu duzuna? Eta, zer moduz etorri zara?
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ertzainak zarete. Patruila lanean zabiltzatela, genero indarkeriako deia jaso duzue irratitik. Lekura iritsi eta konturatu zarete lehengo astean ere leku beretik jaso zenutela salaketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Pantailatik jartzen zaio gaia. Bertako bideoan Inaxi Etxabe bertsolaria ageri da, pasatu berri den Gipuzkoako finalean Beñati txapela jantzi ziona. Honela dio Inaxik:
Beñat, hauxe duzu hiru bertso kantatzeko gaia. Zuk eskerrak eman zenizkien erratz batetik kantari jartzeagatik mutil lotsati hura. Nik ederki ulertu nizun. Nola uste duzu bizi nuela nik bertsolaritza? Argiago ikusteko, tori nire betaurrekoak.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
(Taburete banatan barra ertzean eserita, edalontziak parean ). Lehenengo maitasun historia edo lehenengo bikote harremana ez omen da inoiz ahazten. Zuek elkarren lehen maitale izan zineten. Geroztik elkarren berri beti izan duzue. Batek bikotea duela, besteak lan berria duela, herriz aldatu dela... Gaur kalean topo egin duzue eta trago bat hartzera joan zarete.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
