Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Baxenabarre" Nom de la personne: Iguaran, OihanaAffiner recherche
Données: 1200
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Oihane Perea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iguaran, zuk hogei urte daramatzazu herriko emakume taldetan. Aurten sartu da taldean Oihane, eta oso pozik dago azken boladako martxoaren 8ko mobilizazioek izaten ari diren arrakastarekin. Oihanak indarrak neurtzeko esan dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Sujet proposé: Ametsak eta ilusioak gainezka dituzuen hamasei urteko bi neska gazte zarete, Baina Onintza Euskal Herrian jaio zen eta Oihana Saharan. Zuen etorkizunari buruz hizketan hasi zarete. Izan hizkuntza, hezkuntza, ezkontza... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi dendari zarete. Plastikozko poltsak kobratzen hasi dira hegoaldean, uztailetik aurrera, eta Oihana hasi da kobratzen eta gainera pentsatu du biltegian dituenak amaitzean ez duela gehiago ekarriko. Xabat oraindik ez da kobratzen hasi. Lotsa edo… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Zaharrena da Irazu eta zuek gaztetan oso Irazuzaleak izan zineten. Izango duzue zerbait galdetzeko, ia hogei urte geroago. Egin galderak puntuak jarriz:
Puntua: Lehen palestino bat zan / orain alkandora
Puntua: Nola mantentzen dezu / horrelako boza?
Puntua: Larraulgo adosatun / okupa al zaude?
Puntua: Nola egin zenuten / ETBn pintada?
Puntua: Orain mailaz doblea / ta pisuz erdia
Puntua: Zein da ez nekatzeko / zure gasolina?
Puntua: Lujuzko ordezkoa / lehengo titularra
Puntua: Orain titularrari / mezu bat bialdu
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bideo bat ibili da bolo-bolo, non itsasoa dena plastikoz beteta ikusten den. Gernikan ere atzo feria eta gaur kalera irten zarenean, hemen ere kale guztiak plastikoz beterik daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana eta Aner erlezainak zarete, eta negozio bat duzue elkarrekin. Liztor asiatikoak zuen erleei eragiten dien kaltea dela-eta, zu, Oihana, uztekotan zara. Anerrek erleekin lanean jarraitu nahi du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana etxez aldatu zara eta berrian Ane, txikitako laguna, ezkaratzean topatu duzu. Urteak dira ez duzuela elkar ikusi. Kafea hartzera joan zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Sujet proposé: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gaia: Itxurakeria
Puntua:Zer gara nahi duguna / edo nahi dutena?
Puntua: Aurreiritziek maiz / a ze eragina!
Puntua: Sare sozialetan / nagusi itxura
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Tren-geltokian txartelarekin arazoak izan dituzue, eta segurtasuneko agenteengana joan zarete. Euskaraz egin diezue, eta segurtasuneko langileek esan dizuete gazteleraz hitz egin ezean ezingo dizuetela ezertan lagundu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Ikerlaria zara. Aurkeztu berri duzun ikerketak zeresan handia eman du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
