Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Lapurdi Erdialdea" Nom de la personne: Colina, SustraiAffiner recherche
Données: 2481
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Lana, umeak, egunerokotasunaz pixka bat nekaturik, astebete libre hartu eta Bartzelonara joan zarete, biok bakarrik, luxuzko hotel batera. Hoteleko gelan zaudete zigarrotxo bat erretzen lasai-lasai, telebistari adi. Bat-batean argia joan da, eta ilunpean geratu zarete, luzerako, itxura batean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete. Aita oporretan joan zen hilabeterako, eta semeari etxea txukun-txukun edukitzeko agindu zion. Gaur, bueltatu zara etxera, eta dena utzi zenuena baino hainbat txarrago aurkitu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok, Oñatin, fabrika berean egiten duzue lan. Bihar herriko eguna izanagatik ere, nagusiak, lanera etorri behar duzuela jakinarazi dizue. Zuk, Jexux Mari, ezezko biribila eman diozu. Sustraik, ordea, baietz erantzun du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona-bilobak zarete. Lekeitioko eskolapean jolasean ari zaretela KORRIKA pasatu da. Sustrai bilobak aitonari hau galdetu dio: "Nora doaz hain azkar?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Erraustegien gaiak eztabaida handia sortu du azkenaldian gure artean. Zuek zer iritzi duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-03 Aramaio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Jaietan pankarta asko ikusten ditugu han eta hemen. Zuek lau pankarta zarete, lau pankarta desberdin. Zer dago idatzirik zuen baitan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-23 Hazparne Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Jokin Uranga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lapurdiko eta Azpeitiko gazteek arazo bera duzue: etxebizitza. Ametsek lurra erosi du, eta etxea eraikitzen ari da. Jokin gurasoen etxean bizi da, eta Sustraik apartamentua erosi du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor aita eta Sustrai seme txikia. Gabonetan, Sustraik opariak espero ditu, baina ez du zuhaitz azpian oparirik aurkitu. Honela galdetu dio aitari: "Gaizki portatu al naiz ba?" Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai Patxi Lopez izango da, eta Andoni Montilla. Mestallako palkoan batu zarete. Montillak Esquerra Republicanarekin dauka ituna eginda, eta aste honetan esan dutenez, gaztelaniako klaseak ordubete gutxiagoz emango dira aurrerantzean, katalana gehiago bultzatuko da. Patxik, berriz, PPrekin egin berri du tratua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa