Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Alberdi, Uxue Place: "Leaburu"Affiner recherche
Données: 941
2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zortzi urteko haur bat zara. Urtea daramazu itsulapikoan edo eltzeitsuan dirua sartzen. Iritsi da txerritxoa apurtzeko garaia. Zertan erabiliko duzu dirua? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Oihane Perea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Sortzaileak zarete zuek eta gure planeta hankaz gora dago. Planeta txuri bat oinarri hartuta planeta berri bat sortu dezazuen eskatuko dizuet. [Gai-emaileak eskura eman die lanpara baten antzeko bola bat] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunekin kanpin batera joan zarete. Gaua da, eta Xabi konturatu zara Uxuek ez duela lo zakua ekarri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Uxue, bizilagun berria duzu: Aitzol. Aitzol, gaur goizean laugarren aldia da Uxue azukre eske datorkizula. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oiartzun, Hernani eta Usurbil. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Basektomia egitera joan zarete ospitalera, eta zain zaudete itxarongelan. Atea zabaldu eta hurrengoa nor den galdetu du erizainak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok prostitutak zarete. Zu, Uxue, zure lau seme-alabei jaten emateko egin zinen prostituta; zu, Xamoa, berriz, hemezortzi urte bete aurretik ekarri zintuzten Errumaniatik, bizimodu hobea aginduta, eta prostituzioan sartu zintuzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Uxue, zu, gaztea zara, umea zara oraindik. Ez zenuen ezagutu bizitzan, baina Xalbadorri zure bertsoak, Xalbador goratuz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azaroak 20. Gaurko egunez zer pasatu zen bila nenbilen Interneten, eta ikusi dut 1936an, Jose Antonio Primo de Rivera fusilatua izan zela; 1975ean, Franco hil zen. Komunikabideen efemerideetan hori topatu ahal izan dut, baina beste bide batzuetatik jakin dut, ez dudalako topatu Interneten eta ohiko komunikabideetan, 1984an, Santi Brouard eraila izan zela, eta 1989an, Josu Muguruza. Diktadura bukatu zen, baina zerbaitek edo norbaitek estali gura ditu heriotza batzuk, eta beste batzuk ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Uxue, taberna edo jatetxe bateko zerbitzaria izango zara, eta hor dago Mañu, afaltzen, bakarrik. Kontua eskatu dizu. Kontuarekin batera mahaia jaso, eta ezpainzapian bere telefonoa utzi dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Tentazioa. Gainditua zenuela uste zenuen, baina itzuli egiten da tentazioa, eta itzuli, eta itzuli, eta itzuli... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
