Recherche general
Nouvelle recherche Type: "bertsobatbatekoa" Nom de la personne: Mendiluze, AitorAffiner recherche
Données: 2717
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-09 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hamar urteko futbolari ttipia zara Beñat. Larunbatero joaten zara jokatzeko esperantzarekin. Baina ez zara biziki trebea futbolean, ez zara biharko Messi, eta ez duzu sekula minutu bat bera ere jokatzen. Aldi honetan, erabaki duzu Aitor zure trebatzailearengana joatea horren aipatzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-28 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erakutsi denei dauzkazuen giltzak eta giltzei kantatu beharko diezue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-15 Aduna Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sagardozale batzuentzat tolaretik ateratzen den lehen muztioa omen da onena. Ia berez etortzen dena. Beste batzuen ustez, azken zanpatukoa, ederki kostatako muztiotik ateratzen dena omen da sagardorik onena. Eta bertsotan? Erraz datorrena edo kostata datorrena, zein da hobea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Sujet proposé: Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oporretan Euskal Herrian zehar bidaiatzeko plana egin zenuten. Zuk, Maialen, sekulako gogoa duzu Lea Artibai ondo ezagutzeko eta Aulestin egun batzuetako geldialdia egiteko proposamena egin diozu Aitorri. Baina ez zaio askorik gustatu Aitorri. Esan dizu azken hilabeteetan Covida dela-eta Aulesti izena gehiegi entzun dela komunikabideetan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herritarrak zarete; urte askoan bikote ere izan zarete, oso herritarrak, parte hartzaileak, bikote ezaguna herrian. Gauzak hasi bezala bukatzen dira eta zuek iazko Santa Ixabel egunean apurtu zenuten. Gaur urtebete. Eta harrezkero ahalegindu zarete elkarri ihes egiten. Aitor, zuk ez zenekien, baina urtero bezala kuadrillako bazkaria duzue eta zure bazkarira agertu da Agin, zure kuadrillako batekin hasi omen da ateratzen. Eseri zarete mahaian, elkarrengandik bertikalean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nekazaritza ekologikoa lantzen duzue. Zuen lurren ondoan fracking bidez gasa ustiatzeko asmoa dute. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Moda-argazkilariak zarete. Gaur kamerino edo aldagelan, modelo bat ikusi duzue kokaina hartzen. Zu Aitor, argazkiak ateratzen hasi zara. Fredik ez ateratzeko eskatu dizu. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Prest duzu dena. Gonbidatuak falta dira. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Adineko bikotea zarete. Zahar-etxera bizitzera joatea erabaki zenuten. Lehen gaua han pasatu, eta gosaltzen ari zarete. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jesus Mari, suhiltzailea zara, eta Aitor suhiltzaile-burua. Etxe bateko sua itzaltzera etorri zarete. Etxean pertsona bat dago atera ezinik. Zuk, Jesus Mari, sartu egin nahi duzu, eta Sustrai suhiltzaile-buruak ez sartzeko agindu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
