Recherche general
Nouvelle recherche Type: "liburutegia" Place: DonostiaAffiner recherche
Données: 3904
2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Badakigu elkarrekin oporretan izan zaretela hortik zehar. Iritsi zareten lekura iritsi eta etxekoekin harremanetan, zuen berri emateko asmoz hasi zaretela: Aitor, denda batera joan, postal eder bat erosi, eta txukun-txukun idazten hasi da; Jexux Mari, berriz, bere iPhone-a hartu, eta behatz mugimenduan hasi da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Sarritan, literaturarik onena pintadetan-eta irakurri ahal dugu. Hara oporretan irakurri dudan pintada batek zer dioen: "Aberatsak behartsuari lapurtzen badio, horri negozioa esaten zaio; eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen borrokatzen bada, biolentzia esaten zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Entzungo zenuten, noski, Euskadi Irratiak 30 urte bete ditu gaur. Zuek biok jaio gabe zeundeten hura sortu zenean, eta ni oso txikia nintzen, baina badakigu une garrantzitsua izan zela oso. Azken urteotan, ordea, beste komunikabide batzuek askoz indar handiagoa hartu dute: Facebook, Twitter, Whatsapp... Zuk, Julio, aukera horiek guztiak izan arren, egunero entzuten duzu irratia. Beñatek ez du irratiaren beharrik sentitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuk, Andoni, urte asko daramatzazu plazan. Lehen kontatzen ahalegindu naiz, eta igual hogeita hamar urtetik gora bai. Atzera begiratuta, zer aho zapore geratzen zaizu?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iñaki eta Amets, biak nekazariak ditugu. Iñakik betiko haziak erabiltzen ditu, urteetan bere herrian bere familiak landu izan dituen haziak. Ametsek nahiago ditu mundu guziko haziak bildu, hona ekarri eta hemen aldatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan denok izaten ditugu ametsak. Batzuek hurbilagokoak beste batzuek urrunagokoak. Zer ikasi duzu denbora horretan? Berrogei urteren bueltan zaudela, amets horietatik zer erakutsi dizu bizitzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ai, zuen harremana! Ezinezkoa da zuen maitasun harremana. Labana eta koilara zarete. Beti zaudete elkarren ondoan. Ondoan, baina...ondoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Autobideko ordainlekuan egiten duzue lan. Oraintxe pasatu dira zuen aurretik hogeita hamalau polizia auto Madrilera bidean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Uxuek nahi ez zuen arren, zuk, Maialen, txakurra ekarri zenuen bion etxera. Gaur, etxe atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, zauri bat egin duzu besoan, eta Iñaki erizaina puntuak ematen hasi zaizunean, konturatu zara dardarka duela eskua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jon, prostituta zara. Azken hilabetean astero bezala, Maialen bezeroa sartu da zure gelan. Lana utzi, eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu gaur. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
