Recherche general
Nouvelle recherche Type: "prentsa" Nom de la personne: Lizaso, SebastianAffiner recherche
Données: 3619
2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela bi aste Madrilen izan zinen Sebastian gay-en arteko ezkontzaren aurkako manifestazioan. Aitor semeak bera ere homosexuala dela esan dizu eta noizbait familia bat osatu nahiko lukeela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-21 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Beti gizonezkoak izan dira protagonista. Gaur ere Benito da protagonista, eta bere emazteari bi muxu eman eta gustura. Lizasotarrei begira, ze nota jartzen diozue zuen emazte, ama eta amona den Juliri? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Ainhoa, orain dela hiru ordu-edo, Sebastian zinen,ispiluaren aurrean, gaurko bertso saiorako zer jantzi erabakitzen: hau probatu, bestea kendu, bat jarri... Zer elkarrizketa izan duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Sebastian, Asteasun jaio zinen baina kanpoan bizi zara. Zu, Peña, kanpoan jaio arren, Asteasun bizi zara. Nor da asteasuarrago? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Urkiolako harriari buelta pila ematen ari den pertsona bakarra zarete. Zuek erabaki nola izena duen, zergatik dagoen han, nola hasi den eta nola bukatuko duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urteko gizon-emakumeak dira. Gizona Lizaso eta emakumea Agirre. Bikotekiderik ez dute aurkitu, baina elkar maite izan dute bizitza guztian. Inoiz ez diote elkarri ezer esan. Gaur iritsi da horretarako txanda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zinezaleak zarete eta maiz joaten zarete zine aretoetara. Filmak ikusteaz gain, beste zer egin liteke areto horietan? Umetan zer egin duzue? Gaur egun zer egiten duzue? Zer ikusten duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bikote bat osatzen duzue eta zuen komunikazioa, neurri handi batean behintzat, telefono deietan oinarritzen da. Hamaika telefono dei horietako baten erdi-erdian harrapatu zaituztegu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kontatu edota imajinatu Lizasoren lehenengo zirriak. Non, nogaz... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egañak ordu luzeak ematen ditu komunean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: "Jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko". Zer datorkizu burura, gaur, abesti hori entzutean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Lehendabizi Sebastian Lizaso izango da Jon Idigorasen erantzungailu automatikoa. Berak esango digu zergatik ez dagoen etxean, eta beste biek dei bana egingo diote esanaz zeinek deitzen duen eta zer esan nahi dion. Martxan jarri da erantzungailua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela gutxi atxilotu egin dute Unai eta bost egun atxilotuta egon ondoren, aita etorri zaio bisitan kartzelara. Aita pozik joan da semea ikustera, baina semea atera zaionean lur jota geratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen akupuntorarengana joan zara zu, Xebastian, eta lehenbiziko sesioan hor hasi zaizu orratzak sartzen eta sartzen, azkenean oihu bat egin duzun arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebastian korbata da eta Egaña eskotea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
