Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Agirre, Amaia" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5612
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, senarra; eta Jon Enbeita emaztea. Biok zarete fededunak. Zuen semetxo bakarra, gaisotasun baten ondoren hil da. Amari, ezbehar honi aurre egiteko, fedeak ematen dio indarra. Aitak, orain bere zalantzak ditu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: (Biak aulki banatan eserita jartzen ditu, makil edo bastoi batekin eta txapela jantzita.) Alkizako bi aiton zarete bakoitza bere etxeko atarian eserita. Esker eskuin begiratu, eta tarteka hitz bat edo beste esan ere bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo zendu zitzaigun Imanol Urbieta musikari zarauztarra. “Haurren ametsen fabrikatzailea gelditu da” zioen gaur Berriako esaldi batek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaurko Ahobi gala honen protagonistari bertso bana kantatzeko eskatuko dizuet. Zein da zuentzat Mañukorta? Zer da Mañukorta? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-13 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak. Eguraldi kaskarra dago eta Andonik ez du etxetik irten ere egin nahi. Ane kanpora joateko desiratzen dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bideo bat jarri zieten pantailan. 1982ko Zarauzko bertso saioa, non Andoni Egaña eta Beñat Iguaranen aita, Inaxio Iguaran, elkarrekin kantari agertzen diren Lizardi Sarian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Tolosako saioa bukatu eta parrandan jarraitu duzu. Bertsokideak joan dira. Ordu txikitan tabernan zaudela, emakume batengana hurbiltzen ari zara, eta “Zer, semearen bila?” galdetu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
