Recherche general
Nouvelle recherche Siècle: XX Type: Verse improvisé Type de représentation : Jaialdia Année: 1970Affiner recherche
Données: 1104
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Sujet proposé: Hondarribian sasoi honetan irteten da alardea; mistoa eta betikoa. Albistegietan plastiko beltzak ikusten dira alarde mistoaren aurka. Zer ezkutatu nahi dute benetan plastiko beltz horiek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Maialen, baratzean lanean ari zarela, Sebastian biloba etorri zaizu beste bi lagunekin eta landare batzuentzat zure baratzean lekua uzteko galdegin dizu.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen aldiz musua ematera doazen bi nerabeen pentsamenduak zarete. Banku batean zaudete, elkarren ondoan eserita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-28 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lizeo berriaren alde sagarrondoen kanpaina bat bada eta zuek sagarrondoak landatzera joan zareten gurasoak zarete. Sustrai aitzurrarekin eta botak jantzita etorri da, Sarriegi hiriko jantziekin eta argazki kamerarekin, Mendiluze nola landatu behar diren azaltzen duen liburu sorta batekin eta Ametsek taloak eta xingarra erretzeko plantxa ekarri du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jende askok jakin ez arren, Anjel Marik badu halako harreman berezi bat, badu halako feeling bat Habanera doinuarekin. Esplika ezazu nondik datorren feeling hori, noski, Habanera doinuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urte ugari dira, bizitzako ardatz ez ezik, bertsolaritza zure diru iturri nagusi ere badela. Zer-nolako zama edo poza da hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Goizean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, estatistika batek zur eta lur utzi nau:
Espainiar Estatuan, hamar gizonetik lauk onartzen dute noizbait sexu harremanak izateko ordaindu egin dutela.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Azken egunotan hainbat ebakuntza egin dizkiote Ariel Sharon Israelgo presidenteari. Ebakuntza horietan parte hartu duen zirujauetako bat zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Nola hartu dute txapela etxean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 1967. urtean, soldadutzatik etorri eta 22 urterekin txapelketa nagusiko finalean aritu zinen bertsotan. Gailurrera iristen denean zein amets edukitzen ditu buruan bertsolari gazteak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa