Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4020
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Unai Anda, Julene Iturbe Epelde
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julene eta Unai, tabernan lanean ari zareten bi gazte zarete. Taberna itxita, dena batzen ari zaretela, Julene, Unaik esan dizu lan baldintza hauekin ez dagoela jarritzeko prest. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Oihana Arana
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana eta Txaber, anai-arrebak zarete, eta zuen etxe berean bizi zen amona hil berri da. Zuk, Oihana, gaurko eta biharko egunak tanatorioan igarotzeko asmoa daukazu, baita hiletara joatekoa ere. Txaberrek, berriz, nahiago du datozen egunak bakardadean igaro. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez nago seguru, baina uste dut hamasei bat urte direla Etxeratek saio hau antolatzen duela. Kasik izango ziren 250 agurretik gora, 1.800 bertsotik gora, eta ohartu naiz gehienetan errimatu dituzuela preso, senide, lagun, besarkada, muxu... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina horretarako asko entseatu behar da. Eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zara Maialen kajoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
[Kanta bat kantatuko du Eneko Sierrak (Katamalo taldearen “Betazalak erauztean”), aldi berean Maialenentzat gaia izango dena]
Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik
Amak ez daki nor zaren
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Baina horrek, guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorikan ez badago
Soilik begiak ixterakoan
iristen zara zeugana
betazalak erauztean.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-12 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabi Igoa, Aitor Irastorza Fadrique
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-semeak zarete. Xabi semeak orain arte bere logela emakumeen argazki eta posterrez apainduta eduki du. Gaur ikusi du amak posterrak kendu eta gizonezkoenak jartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda hitza
Sujet proposé:
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu.
Iratxe: Egunsentia
Mantxi: Gaua
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Jon Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda hitza
Sujet proposé:
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu
Fernandez: Zigorra
Martin: Musua
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek denda bat du Donostiako Alde Zaharrean. Olatuek ia dena txikitu diote. Laguntza eskatzera joan denean, Beñat, Donostiako alkatea, topatu du pala batekin La Perla aldera doala. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mantxi aita izango dugu. Badu alaba bat, Ametsekin hasiberria dena. Gaur bazkaria dute aitaren etxean alabaren urtebetetzea ospatzeko. Ametsek barruko arropa oparitu dio. Aitaren iritzian txiki xamarra eta atrebituegia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Orlando Arreitunandia, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi ertzain zarete. Araba Euskarazen lanean ari zaretela, politiko ezagun baten kotxea gaizki aparkartuta ikusi duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jaietan txosnaren arduradunak. Jone pertsonalarena eta Etxahun edariarena. Hirugarren eguna, eta nebera hutsik eta zuek bakarrik txosnan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
