Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4020
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aitor Bizkarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Aitor hautua egin zenuen mugikorrean Whatsappik ez instalatzeko. Maider, gaur ere Aitorrentzat diren hamarren bat mezu jaso dituzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-25 Barañain Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azken Hatortxu Rock-a da aurtengoa. Abenduko edizioa XXIX.a izanen da eta udako jaialdi berezia XXX.a. Milaka dira dispertsioaren kontra bertatik igaro diren artista, bolondres eta musikazaleak. Biak joango zarete abenduan Atarrabian eginen den jaialdira. Zu, Haira, pozik zaude; June, berriz, ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Bittor Thikoipe
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Tinderren match egin duzuen bi bertsolari zarete. Match egin eta mintzatzen hasi zarete baina ez normalki mintzatzen den bezala, kopletan baizik, elkarri audioak igorriz. Nola doa elkar ezagutza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eli Ibarra izango zara zu, Jone, eta Erika Vazquez Anjel Mari. Athleticen partida gehien jokatu duten neska zen orain arte Eli Ibarra, eta Erika Vazquezek lortu du errekor hori gainditzea. San Mamesen elkartu zarete Erikaren omenaldian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Kerman Diaz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Haira, beti pozik egoten den pertsona horietako bat zara, edalontzia erdi beteta ikusten duzu beti, biziari irri egiten diozu. Zu, aldiz, Kerman, basoa erdi hutsik ikusteaz gain, negatiboa zara beti. Bikotea zarete, eta zuen alabak berriro ere platera hautsi du afarian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joanes lana amaituta trago bat hartzen ari zara Doneztebeko bestetan, segituan etxera joateko intentzioarekin. Sustrai herritarra kontu-kontari hurbildu zaizu. Orain, ospa egiteko aitzakia bila ari zara baina Sustraik ez dizu uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Idoia Granizo, Julen Zelaieta
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Idoia bidaia luze bat egitea erabaki duzu, Latinoamerikara. Motxila hartu, eta bertatik auto-stop eginez bidaiatu nahi duzu. Luzaz ibili ondotik, bidean zoazela, Julenekin topatu zara errepidean, Julenekin eta bere furgoneta hippyarekin. Julenek nahi duzun lekura eramango zaituela erran dizu. Baina 20 kilometro egiterako hirugarren aldiz matxuratu da
furgoneta.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.
*Rollito (Hego): iraupen laburreko amodio istorioa.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jon, herriko festetan barraketara joan zara eta arratsalde osoa daramazu balinarekin zotza jo nahian. Igor, tiro pitxoiko zaindaria, ondoan dago besoak gurutzatuta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urtezahar gauez elkarrekin liatu zineten. Urte berria da, eta Aitor, Sustraik esan dizu urtea inoiz baino hobeto hasi duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andoni, zuk lehenengo txapela irabazi zenuenean, Ametsek 10 urte zituen. Eta Ametsek jantzi duenean, Andonik 52 urte. Biek adin beretsuan jantzi zenuten. Ametsek 30ekin eta Andonik 32rekin. Bertsolaritzak zer eman eta zer kendu dizue? Elkarri zer eman eta zer kendu diozue? Zein da zuen arteko batura?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-08 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitzindariak izan zarete. Zu Nerea duela urte asko emakumeen eskubideen aldeko lehen emakume taldea sortzean, eta, zu, Irazu, duela gutxi, helburu berdinekin, gizonezko talde bat sortzean. Aitzindari izandako guztiek izaten dituzte zailtasunak. Zuek ere izan dituzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hilabetetan iraun du, oso gogorra egin zaizue, babesa ere jaso duzue… baina bukatu da zuen epaiketa. Eta orain sententziaren zain zaudete. Oraindik gogorrago egiten ari zaizue itxaronaldia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Txirrinduzaleak izan zarete beti. Euskal Herriko Itzuli garaian etapaz etapa ibili izan zarete beti txirrindulariak animatzen. Aurten, hala ere, Ikerrek ez ditu txirrindulariak animatzen, Euskaltel taldea ez dabilelako, baina Jon, zuk, berdin-berdin jarraitzen duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
