Recherche general
Nouvelle recherche Année: 2013 Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 106
2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Bertsolariak beti dabiltza hona eta hara, euren artean abesten plazarik plaza, eta hor adiskidetasuna asko jorratzen da; noizbehinka adiskidetasuna baino gehiago. Zorionak Alaia, haurdun zaude, eta asmatu nor den aita (Andoni). Gaur esan diozu.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iruñeko Udaleko bi zinegotzi zarete. Aurten txupinazoarekin gertatu dena ikusita, hurrengo urterako lege berri bat pentsatu edo proposatu nahi duzue, berriz ere gauza bera ez gertatzeko. Dena lege berriekin konpontzen da, eta zuek ere zerbait pentsatu nahi duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor, astebete daramazue zuen lantegian greban. Gaur, etxeratzean, Jone amak triste ikusi zaitu, burumakur, eta zu animatzen saiatu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2020rako Madrilek plan batzuk bazituen, Olinpiadak, hain zuzen ere. Atzo jakin genuen, ordea, ez direla Madrilen izango, Tokion baino. Ana Botella, Jone, ezetza jakin eta gero, kopetilun itzuli da etxera. Zain dauka etxean Jon senarra, Jose Maria Aznar. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mikroak elkarri begira jartzeko eskatuko dizuet. Onintza, zu beti egia esaten duen ispilua zara. Igor, aurrean jarri eta galdezka hasi zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Larunbat arratsaldea da, eta zuen semeari begira zaudete. Ispilu aurrean makilatzen ari da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Oheko maindireak edo mihiseak egunero aldatu behar izaten dituzu. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Sustrai ama bisitatzera joan zara zahar-etxera. Panpina bat du eskuan, eta hurbiltzean, hala esan dizu: xsxsxs, Sustrai lo dago. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez nago seguru, baina uste dut hamasei bat urte direla Etxeratek saio hau antolatzen duela. Kasik izango ziren 250 agurretik gora, 1.800 bertsotik gora, eta ohartu naiz gehienetan errimatu dituzuela preso, senide, lagun, besarkada, muxu... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte dexentean zabiltzate plazaz plaza bertso onak eginaz. Beraz, esan liteke bertsolari osoak zaretela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-04 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Muñoa
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Semblante Andaluzeko Amigos del Sur (musika) eta Zambra (dantzariak) taldeek herrimina adierazten zuen kanta bat kantatu eta dantzatu zuten, "Pero estoy contento" esanez amaitzen zena.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa