Recherche general
Nouvelle recherche Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4267
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok azken berrogei urteetan lanean aritu zareten enpresa ixtera doala jakinarazi dizuete gaur. Zu, Jokin, berehala hasi zara aurrera nola egingo duzun pentsatzen; Iñaki burumakur geratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka, Peio Ormazabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Iñaki, idazlea zara eta Andoni Egaña pertsonaia famatuaren memoriak idazteko asmotan zabiltza. Lehendik ere ezagutzen duzu baina, informazio gehiago behar eta beregana jo duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jone eta Aitzol bi konpositore edo musikagile zarete. Jonek kanta tristeak baino ez ditu sortzen, eta kanta alaiak nola sortzen diren galdezka joan da Aitzolengana. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur, egun handia da zuen familian: aitona Joxe bertsolariak ehun urte bete ditu. Familiak bazkari bat egin du, eta beste oparien artean iloba Jonek berea ekarri dio: bertsotan hasi zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Koadro abstrakto baten aurrean zaudeten bi pertsona zarete: Asier koadro horren egilea da, eta Oihane, berriz, hamar minutu luzez begira dagoena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jokin, aitona, tabakoa utzi nahian dabil. Gaur, Mendizabal biloba topatu du ezkutuan erretzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok badakizue lehengo astean Euskaldunan egon zirela bertsolari bi normalean baino neurri handiagoan kantetan. Lehenengoz egon ziren finalean, eta pozik, harro, elegante, suelto... eta denon ahotan dago benetako sorpresa izan zirela. Zuek biok finalaren ateetan geratu zineten. Aukera daukazue orain, finalean zer egingo zenuketen botatzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gabirin bada aharizale ezagun bat Noare baserrikoa, guk Noare hots egiten diogu berari ere, eta ahariak entrenatzeko nahiko inbentu bitxia dauka: bera kotxean joaten da eta aharia sokatik lotu eta korrikan atzetik. Zu, Iker, Noare zara eta Ekaitz aharia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Mungia Lehiaketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso pare batean kontaiguzue joan den 2010. urtean gertatu zaizkizuen gauza onak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
