Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jon Lopategi

Datu pertsonalak

Nom
Lopategi, Jon
Prénom et nom completes
Lopategi Lauzirika, Jon
Naissance
1934 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako irakaslea
Eragilea

Information biographique

Biographie
Muxikan (Bizkaia) jaio zen, 1934ko martxoaren 4an. Filosofia ikasketak egin zituen Tolosako Sakramentinoen apaizgaitegian (Gipuzkoa). Heldutasunean, 50 urteak beteta zituela, Irakasletzako lizentzia egin zuen. 1984tik aurrera, bertsolaritza-irakasle lanetan aritu da, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara zabaltzeko proiektuaren barruan.

Espainiako Gerraren ondorengo bertsolarien artean, Lopategi izan zen lehen bertsolari eskolatua. Lopategiren aro distiratsu eta trinkoena Frankoren diktadurako azken urteetan eta demokraziaren lehen urteetan izan zen. Garai hartan, Lopategik bikote ospetsua osatu zuen Azpillagarekin, eta bertsolaritzari mezu sozial eta politikoa emateko ausardia eta argitasuna eduki zuten. Lopategi behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan garai hartan, bere bertso jarduna zela eta.

1989an, Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen, eta 1982an eta 1986an txapeldunorde izan zen. Bizkaiko Txapelketa aldiz irabazi du (1962, 1964, 1966 eta 1987).

Laurogeita hamarreko hamarkadan goi mailara iritsi diren bertsolari bizkaitar gehienak Lopategiren eskutik heldu dira.

Bizkaiko Bertsozale Elkartean, urte askotan izan da Zuzendaritza Batzordeko kide.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
1958, Gernika, Balentin Enbeita , Deunoro Sardui eta Pedro Ortuzar lagun zituela

Championnats, compétitions de verse improvisé et de verse écrit

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Publications

Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
XX. mendeko bertsolari handietakoa. Bizkaiko bertsolaritzaren ordezkaritza eraman behar izan zuen oso gaztetatik; Gipuzkoako bertso taxukeraren jabe egin arren, bere moldea lantzen jarraitu zuen, askoren bertsolari eredua izatera iritxi arte. Frankismoa puri-purian zegoelarik, bertsolaritza soziala garatu zuen euskal arazoa plazaratuz; giro asaldatuan, beste bertsolari batzurekin batera (Azpillaga, Igarzabal ...) euskal herri xumeaaren ahotsik nabarmenenetako izan zen. Bertsolari bezala, Euskal Herri mailako txapela lortzea izan zen bere azken urtetako jomuga, eta 1989an bereganatu zuen; handik aurrera poliki-poliki plazatik aldentzen hasi zen, ia desagertzeraino. 30 urtetan, Euskal Herriko bazter guztiak iraganak zituen ordurako, eta lor zitekeen errekonozimendu handiena lortua. Bertsolari bezala lorturikoa gutxietxi gabe, ikusgarria izan da 1980-90 hamarkadetan Bizkaiko eskoletan bertsolaritza zabaltzen eta bertsolariak ateratzen egindako lana, paregabea; horren lekuko dira, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Haritz Lopategi eta abar luze bat. Bertsolaritzaren historian ohorezko orria izango duen pertsonaia ezpairik gabe.