Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Lopategi

Datu pertsonalak

Izena
Lopategi, Jon
Izen abizen osoak
Lopategi Lauzirika, Jon
Jaiotza
1934 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria
Heriotza
2019 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Muxikan (Bizkaia) jaio zen, 1934ko martxoaren 17an. Filosofia ikasketak egin zituen Tolosako Sakramentinoen apaizgaitegian (Gipuzkoa). Heldutasunean, 50 urteak beteta zituela, Irakasletzako lizentzia egin zuen. 1984tik aurrera, bertsolaritza-irakasle lanetan aritu da, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara zabaltzeko proiektuaren barruan.

Espainiako Gerraren ondorengo bertsolarien artean, Lopategi izan zen lehen bertsolari eskolatua. Lopategiren aro distiratsu eta trinkoena Frankoren diktadurako azken urteetan eta demokraziaren lehen urteetan izan zen. Garai hartan, Lopategik bikote ospetsua osatu zuen Azpillagarekin, eta bertsolaritzari mezu sozial eta politikoa emateko ausardia eta argitasuna eduki zuten. Lopategi behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan garai hartan, bere bertso jarduna zela eta.

1989an, Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen, eta 1982an eta 1986an txapeldunorde izan zen. Bizkaiko Txapelketa aldiz irabazi du (1962, 1964, 1966 eta 1987).

Laurogeita hamarreko hamarkadan goi mailara iritsi diren bertsolari bizkaitar gehienak Lopategiren eskutik heldu dira.

Bizkaiko Bertsozale Elkartean, urte askotan izan da Zuzendaritza Batzordeko kide.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1958, Gernika, Balentin Enbeita , Deunoro Sardui eta Pedro Ortuzar lagun zituela