Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Joseba Etxebarria

Datu pertsonalak

Nom
Etxebarria, Joseba
Prénom et nom completes
Etxebarria Uriarte, Joseba
Naissance
1956 Larrabetzu + Larrabetzu < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria
Mort
2025 Usansolo + Usansolo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Eragilea
Spécializations
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzaile:
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2000, 2002, 2004. 2006, 2008, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021 eta 2023.
Bizkaiko Eskualdekako Bertsolari Txapelketa: 2002, 2004, 2006, 2008 eta 2010.
Udabarria Bertsotan, sailkapen saioak: 2018, 2021eta 2023.
Gai-jartzaile:
Larrabetzu eta inguruko saioetan.
Bizkaia Zortzi Puntutan. Uribe Butroe eta Txorierriko Txapelketa: 2016 eta 2018.
Epaile:
San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (Mungia): 2022 eta 2023.
Bertso-jartzaile:
Ipuin labur, bertso-paper eta komiki lehiaketa (Durango) 1997: 1. saria

Information biographique

Biographie
Larrabetzuko (Bizkaia) Bersoa auzoan jaio zen 1956ko maiatzaren 16an. Euskaltzale porrokatua zen bere ibilbideak erakusten duen legez. Batxilergoa amaitu ondoren, oso gazte artean, euskara irakasteari ekin zion AEKn; herriz-herri kantari ere aritu zen aldi horretan (1975-1977), gitararraz, bakarlari gisa. Soldadutzatik bueltan, bi urtez diskoetxe batean lanean aritu zen lehenik eta AEKra itzuli zen berriro: irakasle eta didaktika taldeko kide izan zen. ETB sortuz geroztik hizkuntza bikoizketari lotu zitzaion, Dragoibola telesail animatuko "Son Goku"ren euskal ahotsa izateagatik da agian ezagunena; testu eta kantu izultze-egokitze eta zuzentzaile lanetan jardun da, bere lan ibilbideko azken urtetan, Bilboko Edertrack bikoizketa etxean.

Bizkaiko bertso munduko eragile handia izan da; Larrabetzu eta inguruko hainbat bertso-eskolen bultzatzaile eta sortzailea izan zen 1980ko hamarkadako lehen urtetan eta bertsolaritzaren alderdi asko jorratu ditu: saio eta txapelketa antolatzaile, bertso-jartzaile, gai-jartzaile, epaile eta doinu sortzaile.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta bertako zuzendaritza taldeko kide izan zen gero, bi milagarreneko lehen hamarkadetan hainbat urtez. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzailean egindako lana nabarmendu behar da halere: 2000 urtean hasi zen talde horretan eta 2023ra arte jardun zen eginkizun horretan; lan hori aitortu eta eskertzeko 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela janzteko hautatua izan zen Moises Enbeitarekin batera: Nerea Ibartzabali jantzi zioten.

2025eko irailaren 23an zendu da Usansolon, 69 urte zituela.