Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Iñaki Larrañaga Eguren "Illordo"

Datu pertsonalak

Nom
Larrañaga Eguren, Iñaki "Illordo"
Prénom et nom completes
Larrañaga Eguren, Iñaki
Naissance
1958 Soraluze + Soraluze < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
2019 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertso grabatzailea
Spécializations
Biltzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso hautatzaile eta transkribatzaile: Bapatean 1988, 1989 eta 1990. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989, bertso-transkribatze lanak.

Information biographique

Biographie
Soraluzeko (Gipuzkoa) Illordo baserrian jaio zen 1958ko martxoaren 30ean. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE) sortu eta hilabete gutxira egin zen bazkide. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kide izan zen 1989-1990 urtetan.

EHBE.k abian jarri zituen lehen proiektuetakoak izan ziren plazaz plazako bertso saioen grabaketa eta Bapatean, bertso hautatuen argitalpena. Iñaki, ordurako, hasia zen han-hemen bertso saioak grabatzen, eta Elkarteak eskatuta, Laxaro Azkune eta Jose Antonio Gesalaga "Zaldubi"rekin batera, bera izan zen Elkartearen lehen bertso saioak grabatu eta biltzaileko taldea osatu zuenetakoa; Bapatean 1988, 1989 eta 1990 libururako hautaketa eta transkripzio lanak egin zituen "Zaldubi"rekin batera.

Egikizun horretan jardun zen lau urtez, 1987-1990 urtetan. Horren emaitza dira urte horietako grabaketa bilduma zabala eta Bapatean bertso-liburuaren lehen hiru aleak, 1988, 1989 eta 1990ekoa; Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989ko libururako bertso-transkribaketa lanetan ere hartu zuen parte.

Gaixotasun goiztiar batek behartu zuen 1991eko hastapenetan bertso-bilketa eta gainerako lanak uztea. Donostiako ospitalean zendu zen 2019ko urriaren 5ean, 61 urte zituela.