Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Iñaki Larrañaga Eguren "Illordo"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso grabatzailea
- Jarduerak
-
Biltzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso hautatzaile eta transkribatzaile: Bapatean 1988, 1989 eta 1990. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989, bertso-transkribatze lanak.
Datu biografikoak
- Biografia
- Soraluzeko (Gipuzkoa) Illordo baserrian jaio zen 1958ko martxoaren 30ean. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE) sortu eta hilabete gutxira egin zen bazkide. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kide izan zen 1989-1990 urtetan.
EHBE.k abian jarri zituen lehen proiektuetakoak izan ziren plazaz plazako bertso saioen grabaketa eta Bapatean, bertso hautatuen argitalpena. Iñaki, ordurako, hasia zen han-hemen bertso saioak grabatzen, eta Elkarteak eskatuta, Laxaro Azkune eta Jose Antonio Gesalaga "Zaldubi"rekin batera, bera izan zen Elkartearen lehen bertso saioak grabatu eta biltzaileko taldea osatu zuenetakoa; Bapatean 1988, 1989 eta 1990 libururako hautaketa eta transkripzio lanak egin zituen "Zaldubi"rekin batera.
Egikizun horretan jardun zen lau urtez, 1987-1990 urtetan. Horren emaitza dira urte horietako grabaketa bilduma zabala eta Bapatean bertso-liburuaren lehen hiru aleak, 1988, 1989 eta 1990ekoa; Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989ko libururako bertso-transkribaketa lanetan ere hartu zuen parte.
Gaixotasun goiztiar batek behartu zuen 1991eko hastapenetan bertso-bilketa eta gainerako lanak uztea. Donostiako ospitalean zendu zen 2019ko urriaren 5ean, 61 urte zituela.