Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Dionisio Mujika

Datu pertsonalak

Nom
Mujika, Dionisio
Prénom et nom completes
Mujika Arrue, Dionisio
Naissance
1936 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
2020 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Organizateur
Spécializations
Sariketa sortzailea
Aurkezlea
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Sariketa sortzailea (Paulo Yantzi)

Information biographique

Biographie
Dionisio Mujika Arrue Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen 1936an eta Lesakan bizi izan da 1960ko hamarkadatik. Lesakako bertso munduan egin zen ezagun, antolatzaile gisara batez ere. Hain zuzen ere, Paulo Yantzi sariketa antolatzen aritu zen 1979tik aurrera, Nafarroako Bertsolari Txapelketarik ez zen garaian (1966an egin zen ordura arteko azkena; hain zuzen ere, bertsolari gisara parte hartu zuen ordukoan Mujikak). Denborarekin, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtu zen hastapenean Paulo Yantzi sariketa zena.

Etxeko girotik zetorkion Mujikari bertsozaletasuna, berak aitortu bezala. Bertsolari gisara ere aritu zen kantuan gaztetan, plazaz plaza. Gerora, batez ere antolatzaile eta gai-jartzaile aritu zen, Nafarroan ia desagertuta zegoen bertsolaritza suspertzeko lanetan. 1999an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan, omenaldia jaso zuen egindako lanagatik.