Biographies - View details   To know more about this section

Dionisio Mujika

Personal details

Name
Mujika, Dionisio
Complet name and surname
Mujika Arrue, Dionisio
Birth
1936 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
2020 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Organizer
Specializations
Sariketa sortzailea
Presenter
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Sariketa sortzailea (Paulo Yantzi)

Biographical details

Biography
Dionisio Mujika Arrue Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen 1936an eta Lesakan bizi izan da 1960ko hamarkadatik. Lesakako bertso munduan egin zen ezagun, antolatzaile gisara batez ere. Hain zuzen ere, Paulo Yantzi sariketa antolatzen aritu zen 1979tik aurrera, Nafarroako Bertsolari Txapelketarik ez zen garaian (1966an egin zen ordura arteko azkena; hain zuzen ere, bertsolari gisara parte hartu zuen ordukoan Mujikak). Denborarekin, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtu zen hastapenean Paulo Yantzi sariketa zena.

Etxeko girotik zetorkion Mujikari bertsozaletasuna, berak aitortu bezala. Bertsolari gisara ere aritu zen kantuan gaztetan, plazaz plaza. Gerora, batez ere antolatzaile eta gai-jartzaile aritu zen, Nafarroan ia desagertuta zegoen bertsolaritza suspertzeko lanetan. 1999an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan, omenaldia jaso zuen egindako lanagatik.