Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Miel Mari Elosegi "Luze"

Datu pertsonalak

Nom
Elosegi, Miel Mari "Luze"
Prénom et nom completes
Elosegi Irurtia, Miel Mari
Naissance
1970 Leitza + Leitza < Leitzaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Aurkezlea
Gai-jartzailea

Information biographique

Biographie
Ikasketaz biologoa eta baso-teknikaria da. Biologia-ikasle garaian Bilbo aldean bizi zela, Matxintxu euskaltegiko bertso-eskolan izena eman zuen. Huraxe izan zen bertso munduan sartzeko akuilutako bat. 1993 urtea izanen zen. Etxean ez zituen inoiz entzun gurasoak bertsotan baina aitak Auspoako bertsolarien liburu asko zituen, eta amak bertso bat edo beste egiten zituen idatziz. Leitzan parrandan “bertsotan” aritzen ziren tarteka, eta gogoan du noizbait Leitzako Tomax Barunekin eta Aresoko Exkerrarekin aritu izana. Aurrerago Goizuetako Batixta Perurenarekin eta Leitzako Iñaki Perurenarekin lagun arteko saioren bat egin zuten. 2001ean berak bultzatuta bertsozale taldetxo bat osatu zuten Leitzan. 12 bat lagun bilduko ziren urtean zehar. Denborarekin bi lagun gelditu ziren soilik baina aurrera jarraitu zuten: Diego Riaño eta bera. 2002 urtetik aurrera Leitzako bertso-eskola deitzen zioten, baina ez zuten irakaslerik. Aurrera elkartean biltzen ziren eta haien kabuz aritzen ziren. Aurrerago Altzako Unai Elizasu, Iñigo Gorostartzu Berastegiarra, eta abar hasi ziren bertso eskolan. Geroztik guztira 40 bat lagun pasako ziren bertso-eskolatik. Azken urteetan Joxema Leitza dute irasle, eta gaur egun 7 bat lagun elkartzen dira Atakabeltzeko bertso-eskolan.