Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Miel Mari Elosegi "Luze"
Datu pertsonalak

- Izena
- Elosegi, Miel Mari "Luze"
- Izen abizen osoak
- Elosegi Irurtia, Miel Mari
- Jaiotza
- 1970 Leitza + Leitza < Leitzaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Aurkezlea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Ikasketaz biologoa eta baso-teknikaria naiz. Biologia-ikasle garaian Bilbo aldean bizi nintzela, Matxintxu euskaltegiko bertso-eskolan izena eman nuen. Huraxe izan zen mundu hontan sartzeko akuilutako bat. 1993 urtea izanen zen. Etxean ez nituen inoiz entzun gurasoak bertsotan baina aitak Auspoako bertsolarien liburu asko zituen, eta amak bertso bat edo beste egiten zituen idatziz.
Leitzan parrandan “bertsotan” aritzen ginen tarteka, eta gogoan dut noizbait Leitzako Tomax “Barun”-ekin eta Aresoko “Exkerra”-rekin aritu izana. Aurrerago Goizuetako Batixte Perurenarekin eta Leitzako Iñaki Perurenarekin lagun arteko saioren bat egin genuen.
2001ean neronek bultzatuta bertsozale-taldetxo bat osatu genuen Leitzan. 12 bat lagun bildu izanen ginen urtean zehar. Denborarekin bi lagun gelditu ginen, eta aurrera jarraitu genuen, Diego Riañok eta biok. 2002 urtetik aurrera Leitzako bertso-eskola deitzen genion, baina ez genuen irakaslerik. Aurrera elkartean biltzen ginen eta gure kabuz aritzen ginen. Aurrerago Unai Elizasu Altzakoa, Iñigo Gorostartzu Berastegiarra, eta abar hasi ziren gurekin. Geroztik guztira 40 bat lagun pasa izanen dira bertso-eskolatik. Azken urteetan Joxema Leitza da iraslea, eta gaur egun 7 bat lagun elkartzen gara Atakabeltzeko bertso-eskolan.