Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Juan Mari Areitio

Datos personales

Nombre
Areitio, Juan Mari
Nombre y apellidos completos
Areitio Elkoro, Juan Mari
Nacimiento
1945 Abadiño + Abadiño < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1982, 1986, 1989 (finalaurreak) eta 1993.
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 1987 (finalista), 1990, 1992 (finalista), 1994 eta 1996.
Osinalde Saria (Gabiria): 1965
Mallabiko saria (Mallabia): 1975, 1976 (Txapelduna), 1977
Artxanberri eta Patxi Errota saria (Zaldibia): 1977
Zepai saria (Idiazabal): 1975, 1976, 1977
Urretxindorra saria (Muxika-Areatza): 1995

Datos biográficos

Biografía
Abadinoko (Bizkaia) Gaztelu auzoko Burgizar baserrian jaio zen, 1945eko maiatzaren 6an. Hargatik, “Gaztelu” goitizenez ere izan zen ezaguna bertsotan hasi zenean. Maria Anjeles Azpiririrekin ezkondua, hiru seme-alaba izan dituzte; beren alaba da Alaitz Areitio Azpiri bertsolaria. Nekazaritza, tornerotza eta eraikuntza izan ditu lanbideak.

Nekazal giroan hezia, gaztetxotan bertsozaletu zen kantu eta bertso zaharren giroan eta euskaltzaletasunak bultzata; berekasa hasi zen bertsoa lantzen eta lagunartean jardunez trebatu zen. Inguruko euskaltzale eta bertsozalek bultzatu zuten plazara, eta 1963an jardun zen lehen aldiz plazan, Abadinoko Mendiola auzoan, Juan “Kapela”, Igarzabal eta “Xepai” lagun zituela. Garaiko bertsolari gazteentzako sariketetan parte hartuz jarraitu zuen eta ezaguna zen heinean handik eta hemendik deika hasi zitzaizkien. 1980 eta 1990 hamarkadetako Euskal Herria eta Bizkaiko Txapelketetan parte hartu zuen.

Bertsolari estimatua eta maitatua da Elorrioko ikastolak (1991), Errigoitik (2000) eta Durangaldeko Bertso Eskolak eta Iurretako Kofradiak (2026) eskaini dizkioten omenaldi edo eskerronezko ekitaldiek erakusten duten bezala.

Bere ibilbidearen arrastoa utzi du Bertsolaria aldizkariko 126. zenbakian idatzitako "Juan Marin Areitio: nire bizitza" artikuluan.




Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
1963an, Abadiñon, Juan "Kapela", Igarzabal eta "Xepai" lagun zituela

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
Martuteneko notizi hura