Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Fermin Argiñarena

Datu pertsonalak

Izena
Argiñarena, Joxe Fermin
Izen abizen osoak
Argiñarena Otamendi, Joxe Fermin
Jaiotza
1953 Errazkin + Errazkin < Larraun < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Aurkezlea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Joxe Fermin Argiñarena Otamendi bertsolaria da, aspaldian plazan ari ez den arren.

Haurtzaroa Errazkinen igaro zuen, baina hamar urte zituela Tolosara joan zen, fraide ikastetxera. Ikasketak amaitutakoan lanean hasi, eta 1978an ezkondu zen. Geroztik Urnietan bizi da.
Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen; aiton-amonak, gurasoak eta Joxe Migel anaia bertsolariak izanik. Horrezaz gainera, Xabier Amurizaren eragina aitortzen du. Eredutzat, berriz, Imanol Lazkano, Joxe Agirre eta Joxe Lizaso jo ditu.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1986an eta 1990ekoan talde irabazleko kide izan zen. Gainera, Lizardi saria ere irabazi zuen, 1976an.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta 1987-94 urteen artean zuzendaritzakide izan zen bertan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Atallon (Nafarroa), Aittola eta Xabier Zeberiorekin : goizez gai-jartzen, arratsaldez kantuan. Hurrengoa Zarautzen, 1976an, Lizardi sarian