Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Aroa Arrizubieta

Datos personales

Nombre
Arrizubieta, Aroa
Nombre y apellidos completos
Arrizubieta Barredo, Aroa
Nacimiento
2001 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Jarduerei buruzko azalpenak
Arababako Eskolarteko Txapelketa: 2016, 2017 eta 2019 txapelduna.
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa: 2017, Txapelduna.
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2017, 2019, 2022 eta 2026 finalista. 2024, Txapelduna.

Datos biográficos

Biografía
Gasteizen (Araba) jaio zen 2001eko abuztuaren 2an, eta bertan bizi da. Armentia ikastolan, bertsolaritza ikasgaian bertsozaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle izanik. Ondoren, Bertxilika bertso-eskolan hasi zen, Maddi Gallastegi irakasle zuela.

2016ko Arabako Eskolarteko Txapelketan kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean eta berak jantzi zuen txapela, 2017an eta 2019an bezala. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2017an, hori lortu duen lehen arabarra delarik.

2019an hartu zuen parte lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan; finalera heldu zen lehen parte-hartze horretan, geroztik jokatu diren guztietan bezala, eta 2024ko txapela irabazi zuen.

Bertso eskola eta tailerretako irakasle aritu izan da.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
2016ko Arabako Eskolartekoa, Armentian