Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jabi Lauzurika "Apolo"

Datu pertsonalak

Nom
Lauzurika, Jabi "Apolo"
Prénom et nom completes
Lauzurika Uriguen, Jabi
Naissance
1960 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Mort
2015 Ortzaize + Ortzaize < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsozalea
Spécializations
Organizateur
Bertso irakaslea
Bertso grabatzailea
Bertso-irratsaiogilea

Information biographique

Biographie
Euskaltzale, kultur eragilea eta bertsozale sutsua. Hainbat bertso-saio antolatutakoa, Bilboko Potojorran bertso-eskolako kidea eta Bilbo Hiria irratiko "Potto" bertsolaritzari buruzko irratsaioko bultzatzailea eta esataria.

Bilbo Hiria Irratitik:
"Bilbo Hiria irrati honetako esataria genuen Apolo, baina beste hainbat saltsatan ere ibilia zen. Urte luzez Gabriel Aresti euskaltegian euskara irakasle ibilia, Zenbat Gara elkartearen eraketan berebiziko rola izan zuen, Kafe Antzokiaren sorreran bezala. Ondoren, kultura kezkak komunikabideen sustapenera eraman zuen, Bilbo Hiria irrati honez gain, Bilboko euskarazko tokiko telebistarena kasu.

Durangon zeuzkan erroak Jabi Lauzurikak, Tabirako Ibaizabal erreka mehearen ibarretan. Bizitzak sorterriko ibaian behera eramanda, aspaldion Bilboko baldosa bustietara moldatuak zituen oinazpiak, egunerokoak, eginak eta egin asmoak bertan izanik, euskararen inguruan eta euskaraz beti. Bihotza, berriz Baxenafarroako Arrosan zuen Apolok. Bertan zela joan zaigu, 55 urterekin, maite zituen pentze eta bidexka artean zebilela.

Apoloren falta sumatuko dugu, Zeingou asteburuan? eta Potto saioetan, Ibaizabal magazinean… Irrati honetako mikrofonoetan ez eze, Zenbat Garako arlo ugaritan: era guztietako jai eta bilkuretan prestatzen zizkigun bertso-paperak, bere bertsolaritzaren inguruko hitzaldiak, gizarte eta politika gaiak aztertzean isiltzen ez zituen kritika zorrotzak, Algara konpartsako otorduetan prestatzen zituen plater gozoak… Bere umore garratz eta irreberentea gogoratuko dugu ororen gainetik.

Bertsozale porrokatua genuen Apolo, hamaika bertso-saio antolatutakoa eta bertsolaritzaren gaineko gure Potto saioaren bultzatzailea. Bilboko Potojorran bertso-eskolan ere bere falta sumatuko dute, Iñakiren tabernako ostegunetako bertso-bilkura heterodoxoetan eta bere bat-bateko zein paperezko bertso-libelo zirikatzaileetan."

Iturria: Bilbo Hiria Irratia.
https://www.bilbohiria.eus/37821