Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Manuela Etxarri

Datu pertsonalak

Nom
Etxarri, Manuela
Prénom et nom completes
Etxarri Zabaleta, Juana Manuela
Naissance
1816 Izaba + Izaba < Erronkariko Ibarra < Zangozako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Mort
1893 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso-paper saltzailea

Information biographique

Biographie
"Manuela Etxarri Zabaleta nafarra zen, Izaban jaioa eta Leitzan hazia, eta plazaz plaza ibili zen bertsotan "Segurako itxua" bere senarrarekin (Zavala 1971). 1816an Izaban jaio, eta Leitzan bizitu zen oso txikitatik. Bi aldiz ezkondu zen Manuela. Lehenengo senarra Asentsio Telleria zegamarra zuen, alarguna, eta 1857an ezkondu ziren. Ez zuten seme-alabarik, guk dakigula. Asentsio 1861eko abuztuan hil zen, eta Manuela handik lau hilabetera, abenduan, berriz ezkondu zen, oraingoan Joakin Luzuriaga Oriarekin, "Segurako itxua"-rekin. Biak alargunak ziren. Manuelak ez zuen seme-alabarik, baina Joakinek lau zituen. Zein egoeratan zeuden bertsoetan kontatzen du Joakinek berak (Zavala 1971: 123). Seme txikiena, urtea betetzerako hil zen, 1862an. Beste bat, 4 urterekin, 1863an. Manuelak eta Joakinek bi umeekin egin zuten aurrera. Bizitza zaila izan zuten. Zavalak dion bezala "Mundu honek begitarte bigunik erakutsi zien gizagajo aiei!" Diru iturri handirik gabe, ezkondu, eta bertsoak saltzeari ekin zioten. Batek panderoa jo eta besteak gitarra.

Donostian egin zituzten azken urteak, San Antonio Abad Ospitalean. Jende behartsua hartzen zuten ospitale horretan, eta bertako heriotz-agirietan azaltzen dira Manuela eta Joakin. 1884ko uztailaren 12an hil zen Joakin, 60 urterekin. Bederatzi urte beranduago Manuela, 1893ko maiatzaren 14an, 71 urterekin, bihotzeko arazoek eraginda, dio agiriak.

"Segurako itxuak" badu leku bat bertsoaren historian, liburu eta guzti. Manuelak ez, aipamen xumeren bat besterik. Eta badakigu, aspalditik itsututa bazegoen ere, Manuela ezagutu eta gero hasi zela plazaz plaza. Ez ote zuen Manuelak erabaki horretan parterik? Eman izan zaiona baino handiagoa, seguruenera. Hiru bertso-sail gorde dira Manuelak eta Joakinek elkarri kantatzen zizkiotenak (Zavala 1971)."

Iturria:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]

Beste iturriak:
- Zavala, Antonio. "Pastor Izuela (1780-1837); Ezkioko eta Segurako itxuak". Tolosa: Sendoa, 1971. Auspoa liburutegia; 106. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10662.pdf ]

Ikus ere:
- Artiz'tar Xabier. El Dia, 1933/12/17. https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/buscar.do?amicus=65852&lang=eu