Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Patxi Bueno
Datu pertsonalak
- Nom
- Bueno, Patxi
- Prénom et nom completes
- Bueno Munarriz, Patxi
- Naissance
- 2004 Abaurregaina + Abaurregaina < Pirinioak < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Gai-jartzailea
Information biographique
- Biographie
- Ingeniaritza Informatikoan Gradua egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Eta horretan ari zela, "Kode Irekiko Hizkuntz Modelo Handien egokitzapena bertsolaritzaren eremura: Latxa modeloen ebaluazioa XDZko bertso-corpusaren gainean" ikerketa gauzatu zuen.
Nerabezaroan bertsozaletu zen, Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako bertso afari baten ondotik. Unibertsitatean zela Bertx(h)ori Sariketako antolakuntzan engaiatu eta gai-jartzaile gisa hasi zen interes handiz. Orduz geroztik hainbat plaza egin ditu gai-emaile gisa, gehienak gazte eta umore girokoak, baina bertso-tramak ere gidatu ditu.
2025ean hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaile taldean; gai-emaile gisa ere aritu zen.
2026az geroztik Barañaingo Bertso Eskolan ari da bertsogintza lantzen.
Publications
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- "Kode Irekiko Hizkuntz Modelo Handien egokitzapena bertsolaritzaren eremura: Latxa modeloen ebaluazioa XDZko bertso-corpusaren gainean" ikerketa egin zuen (GRAL)
